Gorka Hermosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Hermosa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGorka Hermosa Sánchez
JaiotzaUrretxu1976ko apirilaren 29a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakakordeoi-jotzailea eta musikagilea
Musika instrumentuaakordeoia
gorkahermosa.com…

Gorka Hermosa Sánchez (Urretxu, Gipuzkoa, 1976ko apirilaren 29a) konpositore, akordeoilari, irakasle eta idazle gipuzkoarra da. Bere lanak Europako, Estatu Batuetako, Brasilgo edo Hego Koreako 40 orkestrak baino gehiagok interpretatu dituzte, hala nola Berliner Symphoniker orkestrak.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urterekin hasi zen solfeo-eskolak jasotzen Zumarragan. 12 urterekin oraindik ez zuen musika-tresnarik aukeratu, herrian mugatuta baitzeuden, baina azkenean akordeoia hartzea erabaki zuen. Javier Ramos lehen irakaslearekin ikasi zuen Zumarragan. Ondoren, Thierry Paillet frantsesarekin eta, bi urteren buruan, Moskuko kontserbatorioko irakasle Friedrich Lipsekin ikasteko aukera izan zuen.[2] Gasteizko Kontserbatorioan amaitu zituen akordeoiko goi-mailako ikasketak, ohorezko sariarekin.[3]

1998an, Espainiako musikari gazteen lehiaketa bat irabazi zuen (Concurso Nacional de Jóvenes Intérpretes) eta, sari horri esker, RTVEren Orkestran bakarlari gisa aritzeko aukera izan zuen.[4][5]

2002an IlunaBar pop-rock taldea sortu zuen eta Itxaroten diskoa kaleratu zuten, aurretik Hemendik at! eta Ados taldeetan aritutako Edurne Arizu eta Stella Berzal abeslariekin, Jesús Prieto 'Piti' gitarra-jotzailearekin, Diego Martin bateria-jotzailearekin eta César Diez baxu-jotzailearekin.[6]

2004an El repertorio para acordeón en el estado español liburua argitaratu zuen Hauspoz argitaletxearekin.[7] 2005az geroztik, Santanderko Jesús de Monasterio Kontserbatorioko akordeoi klaseen ardura hartu zuen. 2006an, Ediciones Nubero argitaletxea sortu zuen, eta hainbat musika-liburu argitaratu ditu, horietako hiru Hermosak berak idatziak: Oposiciones para Acordeonistas, El acordeón en Cantabria eta El repertorio para acordeón en el estado español liburuaren berrargitalpena.[8] Bakarkako lehen diskoa Tangosophy izenburupean grabatu zuen urte hartan bertan, eta erritmo tradizional iberikoak batu zituen, hala nola, buleria, fandangoa edo jota.[9]

En la línea del horizonte dokumentalaren estreinaldiaren ondoren. Roberto Oralloren biografiari buruzko filma, Hermosaren musikarekin.

2012an, Unai Alonsoren Oda a la fábrica abandonada dokumentalean parte hartu zuen musikari gisa.[10] 2013. urtean bere laugarren liburua argitaratu zuen Kattigara argitaletxearekin: The accordion in the 19th century.

2013an eta 2014an CIA IMC-Unesco Composition Prize eskuratu zuen, Confédération Internationale des Accordéonistes-ek emandako saria.[11] 2014. urtean bere bakarkako bigarren diskoa grabatu zuen, Heterodoxia, musikan emandako 25 urteen ospakizun gisa. Musika klasikoa jazzarekin, flamenkoarekin eta tangoarekin nahastu zuen.[12] 2014, 2016 eta 2017an Confédération Mondiale de l'Accordéon-en International Composition Contest irabazi zuen.[13][14] 2017an, Lukas Gogol poloniarrak Got Talent telebista-saioa irabazi zuen Hermosaren bi obrarekin. Finalerdietan Anantango jo zuen, eta azkenean Ekia erabili zuen.[2] 2019an SizilianAccademia di Musica Hermosa zabaldu zen bere izenean. Urte berean, Accordion Stars aldizkari estatubatuarrarentzat munduko hamar akordeoilari maiteenen artean agertu zen.[15] Urte horretan bertan Ciaboga traineruen munduari buruzko dokumentalerako musika sortu zuen, Iñaki Pinedozuzendariarena, eta 2022an berriz ere zuzendari berarekin kolaboratu zuen, En la línea del horizonte Roberto Orallori buruzko dokumental biografikoan.[16]

2020an, Gipuzkoako sei enbaxadoreetako bat izendatu zuen Foru Aldundiak. 2021ean bakarkako hirugarren diskoa argitaratu zuen, Fragilissimo.[17] Lan honek inpresionismoa, lan garaikideak, minimalistak, neotonalak eta herrikoiak nahasten ditu.[18] Hurrengo urtean String Quartet-ekin batera jo zuen Siberian, eta bakarkako kontzertuak egin zituen Normandian eta Ostravan. Urte amaieran Sevillan estreinatu zuen Natalia Ericerekin batera Rumbo Rodari antzezlana eta, ondoren, Jon Maiaren disko-liburua.[19] 2022an, Confédération Mondiale de l'Accordéonek (CMA) Gorka Hermosa International Composition Contest antolatu zuen Tianjinen. Nazioarteko akordeoi lehiaketa horretan, parte-hartzaileek artistaren lanak interpretatu behar zituzten.[20][21] Urte horretan bertan, José Luis Montón gitarrista flamenkoarekin batera, Flamenco Etxea 2 diskoa aurkeztu zuen, 2011an argitaratutako Flamenco Etxea-ren ondoren bien arteko bigarren lankidetza.[22]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak

  • 2002: Itxaroten (Iluna bar taldearekin)
  • 2006: Tangosophy
  • 2011: Flamenco Etxea (José Luis Montónekin batera)
  • 2014: Heterodoxia
  • 2015: Malandro Club (Malandro Club taldearekin)
  • 2017: Ele, Lauaxeta-Lorca (Jesús Prieto "Pitti" eta Jon Maiarekin batera)
  • 2018: Hezurbeltzak (Hezurbeltzak taldearekin)
  • 2019: Atlantia Ë Ria (Atlantia Ë Ria taldearekin)
  • 2019: Blanchard Strings (Blanchard Strings taldearekin)
  • 2021: Fragilissimo
  • 2022: Flamenco Etxea 2 (José Luis Montónen ondoan)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «GORKA HERMOSA (Solista)» artejovensantander.es.
  2. a b Mikel Madinabeitia. (6 de enero de 2018). gorka hermosa, el acordeonista que da la vuelta al mundo. Diario Vasco.
  3. Montón Hermosa Mbana. joseluismonton.com 2019.
  4. «CUADRO DE HONOR» jmspain.org.
  5. «'Pizzicato' nos presenta este sábado al acordeonista Gorka Hermosa» RTVE.
  6. «Gorka Hermosa, musika ezberdinetako akordeoilaria» Otamotz 74: 10-11..
  7. «El repertorio para acordeón en el estado español» Google Books.
  8. Hermosa, Gorka. El acordeón en Cantabria. , 57 or..
  9. «TANGOSOPHY» acordeonesdumboa.es.
  10. «Oda a la fábrica abandonada» bilbaoarte.org 23 de enero de 2013.
  11. Berria. «Gorka Hermosak CIA IMC-Unesco Composition saria irabazi du bigarrenez» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  12. «Gorka Hermosa, 'Heterodoxia'» RTVE 12 de marzo de 2014.
  13. Trophee Mondial 2016. cma-accordions.com.
  14. «Past events Trophée Mondial» Confederación Mundial de Acordeón.
  15. «Gorka Hermosa International accordion competition created in China» etxepare.eus 22 de abril de 2022.
  16. Guillermo Balbona. (13 de noviembre de 2022). 'En La Línea del Horizonte', documental sobre Roberto Orallo, se estrena el día 24. El Diario Montañés.
  17. Marisol Fernández. (12 de julio de 2020). La ermita de Antigua es «una joya inigualable del románico rural», destaca Gorka Hermosa. Diario Vasco.
  18. «Gorka Hermosa presenta ‘Fragilissimo’» melomanodigital.com 10 de marzo de 2021.
  19. La música de Gorka Hermosa recorre el mundo. elculturalcantabro.es 25 de noviembre de 2021.
  20. El acordeonista urretxuarra Gorka Hermosa tendrá un concurso con su nombre en China. Naiz 11 de abril de 2022.
  21. Berria. «Gorka Hermosa lehiaketa antolatu dute Txinan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  22. Gorka Hermosa y JL Montón presentan su nuevo CD en el Festival 'Miengo Cultura'. El Diario Montañés 15 de junio de 2022.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]