Edukira joan

Gorlizko hondartza

Koordenatuak: 43°25′N 2°57′W / 43.42°N 2.95°W / 43.42; -2.95
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorlizko hondartza
Datu orokorrak
Motahondartza eta golden sand beach (en) Itzuli
Luzera842 m
Zabalera130 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°25′N 2°57′W / 43.42°N 2.95°W / 43.42; -2.95
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Biztanle entitate bakarUribe Kosta
UdalerriaGorliz

Gorlizko hondartza[1] Bizkaiko hondartza da, izen bereko udalerrian kokatua. Marea behera dagoenean Plentziako hondartzarekin lotuta dago guztiz, baina marea gora joaterakoan bi hondartza ezberdin dira. Guztira 842 metro ditu luze eta 45 zabal marea behean dagoenean.

Marea goian dagoenean ia guztiz desagertzen zen hondartza zonalde batzuetan, Iparrean dagoen Astondoko hondartza eta Gorlizko hondartzako zati nagusia bereiziz. Hau dela eta obrak gin ziren (EITB24n irakurgai) hondartzaren tamaina 60.000 m2etan handitzeko 35 metro gehiago zabalduz.

Gorlizko hondartza eta sakonean Plentziakoa.

Uretan barrena bi plataforma daude instalatuak, bertan hainbat joko egin daitezkeelarik (txirristak, tranpolina...). Horretaz gain hondartzak dutxak ditu eta baita ere hiru taberna hondartzaren ondoan doan paseoan. Aparkalekua eta hamakak alokatzeko zerbitzua du.

Hondartzaren ondoan ere Gorlizko Ospitalea dago.

Hondartzako area fina da, kolore laranja-marroixkarekin. Hondartzaren atzealdean dunak osatzen ziren lehen, baina eraikuntza ezberdinek hauek kendu dituzte.

Hondartza hau eta Plentziakoa badia baten barruan daude. Plentzian Butroe Errekak urak isurtzen ditu eta honen aurrealdean portu bat eraikia dago. Hau dela eta korronte guztiak lehenago igarotzen dira Gorlizetik eta hortik Plentziarantz doaz, harea hondartza batetik bestera eramaten. Prozesu honengatik Gorlizeko hondartzak tamaina galtzen du urtero Plentziakoari emanez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]