Gorordo (mendia)
Itxura
- Artikulu hau Gipuzkoako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorordo».
Gorordo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 692 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′32″N 2°27′01″W / 43.02556°N 2.45028°W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Goroeta eta Urrexola |
Mendikat | Mendikat |
Gorordo mendia Zaraia mendilerroko mendietako bat da. Urkuluko urtegiaren iparrekialdean dago, Orkatzategi menditik iparraldera. Honengandik, Urrexola Garai oñatiar auzoak banatzen du. 692 metroko garaiera du, eta Galarrixa eta inguruko beste mendi batzuk bezala, tontor belartsukoa da.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrexola Garai oñatiar auzotik irtenda, iparralderantz dagoen lehen tontorra, Gorordo Txiki da, 656 metrokoa. Honen tontorrera igo ondoren, 45 metroko altuera jeitsi behar da, hemendik, zuzen-zuzenean, Gorordo mendiaren tontorrerantz abiatuz. Tontorra belartsua eta zuhaitzez josia du, eta honek, bertara doanari, Urkulu urtegiaren bista galarazten dio.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |