Gorotz-sorgin txiki
Gorotz-sorgin txikia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Protostropharia |
Espeziea | Protostropharia semiglobata |
Gorotz-sorgin txikia (Stropharia semiglobata) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoa: Protostropharia semiglobata
Sukaldaritzarako baliorik gabeko perretxikoa, bere tamainagatik eta haragi gutxi duelako. Susmagarria ere bada. Behi eta zaldi gorotzetan edo inguruan ateratzen da batez ere.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 2 eta 3 cm. arteko diametrokoa; hasieran ia hemisferikoa, azkenean, ganbil-kamutsa, leuna, likatsua eguraldi hezean, distiratsua eguraldi lehorrean, horixka kolorekoa ilunagoa edo argiagoa, batzuetan hori-berdexka.
Orriak: Zabalak, itsatsiak; hasieran errauts zurbil kolorekoak, gero oliba-arre kolorea hartzen dute eta azkenean purpura iluna. Ertza zurbilagoa dute.
Hanka: Liraina, luzea, zilindrikoa, laster hutsa, hori zurbila, likatsua eraztunetik behera, mintzezko eraztuna, likatsua, mehea, galkorra, argia hasieran eta ia beltza amaieran.
Haragia: Mehea, zurbila, ia usainik gabea eta zapore leunekoa.[1]
Etimologia: Stropharia terminoa, “strófio”-tik dator, neskek bularra estutzeko erabiltzen zuten bularreko faszia-tik. Eraztunari erreferentzia eginez. Semiglobata epitetoa berriz latinetik dator, “semiglobatus”-etik. Hemisferikoa esan nahi du. Kapelaren formagatik.
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Susmagarria da. Uste da substantzia toxikoak dituela eta baita haluzinogenoak ere. Oraindik gutxi ikertu da.[2]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Stercoraria barietatea oso zaila da semiglobata-tik bereiztea, horretarako mikroskopioa hartu beharra dago.
Stropharia coronilla eta Psilocybe merdaria eraztunik gabekoekin nahas daiteke eta Psilocybe luteonitens-arekin titi zorrotz ilunagoarekin.[3]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso ohikoa udaberritik udazkenera arte, belardietako belarretan, bideetan eta leku hezeetan, gorotzetan eta gorotzen inguruan.[4]
Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Asiako iparraldea, Austria, Zeelanda Berria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 400 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 193 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 342 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 255 or. ISBN 84-505-1806-7..