Gorputz luteo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorputz luteo
Xehetasunak
Honen parteUgaltze-aparatua
Identifikadoreak
Latinezcorpus luteum
TAA09.1.01.015
FMA18619
Terminologia anatomikoa

Gorputz luteoa edo gorputz horia[1] guruin endokrinoa da, aldi baterakoa eta ziklikoa, obulazioaren ostean De Graafen folikuluko barneko tekako zelulen bizkarretik garatzen dena. Progesterona jariatzen duten luteinazko zelulak dira bere ezaugarri histologikoa eta horietatik datorkio izena.[2]

Haurdunaldiaren kasuan, gorputz luteoa haurdunaldiaren hirugarren hilabetearen hasierara arte hazi egiten da, hormona-ekoizpenaren funtzioari eusten dio eta, ondoren, poliki-poliki desagertzen da.

Obulua ez bada ernaltzen, eta, beraz, giza gonadotropina korionikoak (GGK) erreskatatzen ez badu, gorputz luteoa 10 edo 12 egunetan desagertzen da, eta, ondorioz, hormona-ekoizpena gutxitzeak hilekoa askatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Albaitaritza Hiztegia] [2018]
  2. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.