Gothako erretaula
| Gothako erretaula | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Heinrich Füllmaurer (en) |
| Sorrera-urtea | 1538 |
| Izenburua | Gothaer Tafelaltar |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | mixed technique (en) |
| Dimentsioak | side panel: 98 ( panel, central panel: 96 ( central panel: 201 ( |
| Genero artistikoa | arte sakroa |
| Egile-eskubideak | jabetza publiko |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | Herzogliches Museum Gotha |
| Bilduma | Herzogliches Museum Gotha |
| Inbentarioa | SG 5 |
Gothako erretaula (alemanez Gothaer Tafelaltar) 1538 eta 1541 artean Heinrich Füllmaurer alemaniar artistak estilo errenazentistan sortutako hegaldun erretaula da. Lana Kaspar Gräter teologo luteranoak zuzendu zuena ikonografikoki, aholkulari gisa. Erreforma garaiko artelan garrantzitsuenen artean sailkatu dute Alemanian.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gothako erretaulak 162 panel indibidual ditu, tolesten diren 14 hegaletan. Alemaniako taula gaineko margolaritzako lan handiena da.
Poliptikoak erdiko atal bat, bi hegal finko eta hamalau hegal mugikor ditu, eta, guztira, bost bistaratze-alde ditu, Jesukristoren bizitzako eszenak irudikatzen dituztenak 'Hasierako nunduaren sorkuntzako istorioko hiru eszenarekin batera, 157 margolanetan deskribapen idatziak daude, banakako 290 eszena inguru dituztenak. Eszena bakoitzaren gainean, bertso errimatuetan azaltzen dira laburpenak, oinarria dutenak Luteroren Biblian eta Jacob Beringerren Ebanjelioko iruzkinetan (1526). Gotako erretaula, beraz, teologia eta kristologia protestantearen irudikapen integrala da, irakaskuntza eta sinesmen luteranoetan oinarritua.

Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gothako Friedenstein jauregian egon zen erretauala, XVII. mendearen erdialdetik, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren Sobietar Batasunera eraman zuten, 1957an berriro Gothara ekartzeko: jatorrizko jauregian ireki den Dukerriko Museoan dago, baina hegal bat geratu egin zen Moskuko Puxkin museoan eta han zegoen 21. mendean.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Gotha Altarpiece» artikulutik itzulia izan da, 2024-12-18 data duen 1263754192 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-12-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.