Gothako programa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gothako programa deitzen zaio Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak 1875. urtean Gotha herrian ospatu zuen kongresuan onartutako programari. Programa honek babestu egin zituen sufragio unibertsala, elkarte askatasuna, lanaldiaren murrizketa eta langileen eskubideen nahiz osasunaren aldeko beste lege batzuk. Gothako programa esplizituki sozialista zen.

« Alemaniako alderdi sozialistak ahalegin guztia egingo du legezko bide guztiak erabiliz Estatu librea lortzeko eta gizarte sozialista bat soldaten burdinazko legea hausteko soldatapeko lan sistema baztertuz, edozein esplotazio deuseztatzeko eta edozein desberdintasun sozial eta politiko desegiteko. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Karl Marxek eraso gogorra egin zion programari, zirriborro moduan irakurri zuena, bere Gothako Programaren Kritika lanean. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak XIX. mendearen bukaerarako esplizituki marxista bilakatu zen, 1891. urteko Erfurteko programa izenekoan adierazi bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]