Gotham City

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gotham City Batman superheroiaren abentura gehienak gertatzen diren hiria da. Lehenengo aldiz, 1941. urteko otsailean agertu zen superheroi honen istorioetan, Detective Comicsen 48. alean. Honen aurretik, Batmanen abenturak, New Yorken edo zehaztu gabeko hiriren baten gertatzen ziren.

Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotham City, Pittsburgh edo New Yorken oinarrituta asmatu zen, baina ezaugarri askoz ilunago eta esageratuagoekin.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotham izena, (God damn (madarikatua) ingelesetik datorrena) New Yorken antzinako ezizen bat da.

1970eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada honetatik aurrera, hiriak oraindik itxura ilunago bat izan zuen, aurreko bi hamarkadetan ez bezala. Honela, Batmanen istorioak beragan isladatzen zituen.

Etorkizuneko Batman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburu hau duen marrazki bizidunetako telesailean, Gotham hiriak, itxura askoz etorkizunekoagoa du.

Gothamen txikizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Troika, Aftershock, Destroyer eta, batez ere, Inoren Lurraldea sagetan, hiriak, hainbat hondamendi jasan behar izan zituen, eta Batman eta bere aliatuak, ahitzeraino ahalegindu behar izan ziren hiria berreraikitzeko

Bertan bizi diren beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DC Comics komiki argitaletxearen beste pertsonaia baten egoitza ere bada Gotham Hiria: Jack Kirbyk 1972. urtean asmaturiko Etrigan deabruarena, hain zuzen ere.