Gottfried Benn
| Gottfried Benn | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Putlitz, 1886ko maiatzaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Mendebaldeko Berlin, 1956ko uztailaren 7a (70 urte) |
| Hobiratze lekua | Waldfriedhof Dahlem (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Ilse Benn (en) |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Q99196457 Jenako Unibertsitatea Bonngo Unibertsitatea Marburgeko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | poeta, mediku idazlea, saiakeragilea, eleberrigilea, medikua eta autorea |
| Lantokia(k) | Berlin eta Frankfurt Oder |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
| Mugimendua | espresionismoa |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra |
| gottfriedbenn.de | |
Gottfried Benn (Mansfeld, Prusia, 1886ko maiatzaren 2a - Berlin, 1956ko uztailaren 7a) alemaniar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizgizon protestante baten semea, Letra eta Medikuntzako ikasketak egin zituen. Sendagile izan zen lanbidez. Nietzscheren eta espresionismoaren eragina izan zuen.
Poema-liburuetan mendebaldeko zibilizazioa gaitzesten du, aurrerapenaren mitoa salatuz: Morgue (1912), Sonne (Eguzkia) (1914), Flesch (Haragia) (1917), Schutt (Hondakinak) (1919).
Nazismoaren aldekoa 1937 arte, ideologia horretan herria geldotasunetik aterako zuen berrikuntza aurkitu uste baitzuen.
Hitz lauzko lan nagusiak: Artea eta agintea (1934), Estatu berria eta intelektualak (1933). Azken lanetan artearen baitan jartzen du kaosa eta nihilismoa gainditzeko esperantza: Zatikiak (1951), Destilazioak (1953).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
