Gottfried Wilhelm Leibniz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gottfried Wilhelm Leibniz
Gottfried Wilhelm von Leibniz.jpg
Bizitza
Jaiotza Leipzig1646ko uztailaren 1a
Heriotza Hannover1716ko azaroaren 14a (70 urte)
Familia
Aita Friedrich Leibniz
Ama Catharina Schmuck
Ezkontidea(k) ezkongabea
Hezkuntza
Heziketa University of Altdorf
Tesi zuzendaria Jakob Thomasius
Christiaan Huygens
Erhard Weigel
Hizkuntzak latina
alemana
frantsesa
Ikaslea(k) Jakob Bernoulli
Johann Bernoulli
Christian Wolff
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, Legelaria, fisikaria, filosofoa, diplomazialaria, historialaria, liburuzaina, musikologoa, zientzialaria, idazlea, musikaren teorikoa, informatikaria, aktorea eta Christian apologeticsa
Lantokia(k) LeipzigHannoverAltdorf bei Nürnberg eta Berlin
Jasotako sariak
Influentziak Platon eta Blaise Pascal
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Royal Society
Mugimendua arrazionalismoa
Sinesmenak
Erlijioa kristautasuna
Leibnitz signature.svg

Gottfried Wilhelm Leibniz (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a - Hannover, 1716ko azaroaren 14a) alemaniar matematikari eta filosofo arrazionalista izan zen, arrazionalismoaren ordezkari nagusietarikoa. Gehienbat latinez, frantsesez eta alemanez idatzi zituen bere lan ugariak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1661. urtean, legeak ikasteko asmoz, bere jaioterriko unibertsitatean sartu zen eta bi urte geroago Jenako Unibertsitatera abiatu zen, non E. Weigelekin ikasi zituen matematikak.

1666. urtean, Leipzigeko Unibertsitateak Leibnizi doktoretza ematea ukatu zion, gazteegia zela eta, baina Leibnizek Altdorfera abiatu zen eta han eskuratu zuen bere doktoretza. Han, eskaini zioten katedra errefusatu zuen eta 1667. urtean, artzapezpiku elektorearen zerbitzura diplomazialari bezala lan egiten hasi zen, eta gortesau eta elizgizonekin erlazionatu zen.

1672. urtean Parisa bidali zuten, Luis XIV.ak Alemania inbaditu ez zezan konbentzitzeko. Nahiz eta zeregin hura aurrera eramatean kale egin, Leibnizek 5 urte igaro zituen Parisen, non lan intelektualak garatu zituen. Garai honetan, biderketa, zatiketa eta erro karratuak kalkulatzeko makina bat asmatzeaz gain, kalkulu infinitesimala garatu zuen.

1676. urtean Hannoverko dukearen bibliotekari izendatu zuten, baina geroago dukearen aholkulari eta historialaria izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gottfried Wilhelm Leibniz Aldatu lotura Wikidatan