Edukira joan

Gottlob Frege

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gottlob Frege

(1879)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich Ludwig Gottlob Frege
JaiotzaWismar, 1848ko azaroaren 8a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBad Kleinen, 1925eko uztailaren 26a (76 urte)
Familia
AitaKarl Alexander Frege
AmaAuguste Bialloblotzky
Ezkontidea(k)Margarete Katharina Sophia Anna Lieseberg
Hezkuntza
HeziketaGrosse Stadtschule zu Wismar (en) Itzuli
(1864 - 1869)
Jenako Unibertsitatea
(1869 - 1871)
Göttingengo Unibertsitatea
(1871 - 1873) doktore
TesiaUeber eine geometrische Darstellung der imaginären Gebilde in der Ebene
Tesi zuzendariaErnst Christian Julius Schering (en) Itzuli
Alfred Clebsch (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Ernst Abbe
Wilhelm Eduard Weber
Jarduerak
Jardueraklogikaria, analytic philosopher (en) Itzuli, hizkuntzaren filosofoa, unibertsitateko irakaslea, matematikaria eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Jenako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakBernard Bolzano
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Gottlob Frege (Wismar, 1848ko azaroaren 8a - Bad Kleinen, 1925eko uztailaren 26a) alemaniar matematikaria eta filosofoa izan zen.

Matematikarentzat benetako metodo zientifikoa aurkitu nahi izan zuen, eta logika goitik behera eraberritu zuen. Fregek logika matematiko modernoaren oinarriak, zenbaki kardinalaren lehen definizioa eta multzoen teoriaren hastapenak ezarri zituen. Hizkuntza arrunta matematiketarako egokia ez zela ikusirik, hizkuntza sinboliko bat moldatu zuen.

Proposizioen kalkuluak egiteko eta proposizioen barne-egitura aztertzeko aukera eman zion hizkuntza berri horrek, eta sistema deduktiboa erabili zuen horretarako. Haren lan ezagunena matematikaren hizkuntza berritu zuena da: Begriffsschrift, eine der arithmetischen nachgebildete Formelsprache des reinen Denkens (1879, Pentsamendu garbiaren aritmetikako hizkuntza formalaren kontzeptuen bilduma). Funtzioa ez zuen subjektuen eta predikatuen arabera aztertu, proposatutako funtzioen arabera (aldagai bat edo gehiago dituen logikako adierazpena) eta argumentuaren (aldagai batez ordezkatua izan daitekeen funtzio logiko bateko gai mugatua) arabera baizik. Logikari buruzko ikerketen bidez, semantikari ateak ireki zizkion; zentzuaren (Sinn) eta erreferentziaren (Bedeutung) arteko desberdintasuna egin zuen, eta logikaren eta metalogikaren, eta hizkuntzaren eta metahizkuntzaren arteko aldea adierazi zuen. Fregeren lanei ez zitzaien merezi zuten garrantzia eman bere garaian, baina eragin handia izan zuten gerora Russell, Wittgenstein, Carnap, Hilbert eta beste askoren lanetan. Orobat, Fregek idatzitakoak dira: Die Grundlagen der Arithmetik (1884, Aritmetikaren oinarriak) eta Grundgesetze der Arithmetik (1893, Aritmetikaren oinarrizko legeak).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]