Hizkuntzalaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, baina Itzultzaile moduan eta arlo horretan iniziatiba berriak dinamizatzen aritu izan da batez ere, besteak beste hauek:
Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria izan zen 1999-2005 bitarte, eta erredakzio-batzordeko kide 2006-2014 urteen artean.[3]
EIZIE elkartearen logoaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko zuzendaritza taldeko kide izan zen 1999-2002 eta 2003-2007 bitarte, eta EIZIE elkarte horren eskutik itzulpengintzako ikastaroak eman ditu, bereziki itzulpengintzarako konputagailu-tresnen erabilera irakasteko. 2017ko udaberrian EIZIEk antolatutako lehen online ikastaroa eman zuen.[4] Elkartearen ordezkari izan zen 2004an Euskadi Literatura Sarien itzulpen atalean.[5] Halaber, 2010 «Literatura Unibertsalak 20 urte» mahai-inguruaren moderatzaile izan zen, Donostian. [6]
ItzuL posta-zerrendaren sortzaileetako bat izan zen.[7]
Lau saiakera-liburu idatzi ditu, gehienetan herri mailako pertsonaia historikoei buruz. eta aldizkaritan artikulu ugari idatzi ditu (Oh! Euzkadi, Senez, eta 31 eskutik blogean). Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak guztira berak sorturiko 45 lan baino gehiago erakusten ditu.[8]
Oh! Euzkadi literatura-aldizkaria sortu zuen taldeko kidea izan zen, eta artikulu ugari argitaratu zituen gero aldizkarian. Lantaldean ugari ziren euskararen irakaskuntzan ari zirenak edo aritutakoak, besteak beste Joxean Muñoz, Josetxo Lizartza, Koldo Izagirre, Gotzon Egia eta Jokin Ansorena. Gotzon Egia aldizkari-arduraduna izan zen 1983ko martxoan argitaratu zuten zenbakian.[10]
Gotzon lankide eta editorea Euskal Wikipedian. Gai hauetan sortu ditu artikuluak: Literatura, Memoria historikoa (Enric Moner, Bixente Retegi...), Politika, Eraikinak, Gizartea eta Hizkuntzalaritza.