Government Communications Headquarters

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gobernuaren Komunikazioen Koartel Nagusiaren aireko ikuspedia, Cheltenham, Erresuma Batua.

Government Communications Headquarters (GCHQ), euskaraz Gobernuaren Komunikazioen Koartel Nagusia, Erresuma Batuko hiru inteligentzia zerbitzuetako bat da.

Bi funtzio nagusi hauek ditu:

  • Seinal inteligentzia (SIGINT): Datuen monitorizazio, eragozpena eta deszifrapena, batez ere terrorismoa eta krimen antolatuaren aurkako borrokan.
  • Informazioaren segurtasuna (IA), Britainiar Gobernuaren informatika komunikabide sistemak babesteko informazio segurtasunaren espezialitatea.

Inteligentzia Zerbitzu Sekretua edo MI6ren antzera, Kanpo Arazoetarako Ministerioaren ardurapean dago.

Egoitza nagusia 2003an inaguratutako Cheltenham hiriko instalakuntza modernoetan du. Erakunde honetan 4.500 pertsonek lan egiten dute.

2013an Edward Snowdenek argiatatutako txostenei esker AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalarekin elkarlanean mundu mailako sekretupeko MUSCULAR espioitza programan jardun zutela azaleratu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Government Communications Headquarters Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 51° 53′ 58″ N, 2° 07′ 28″ W / 51.89944°N,2.12444°W / 51.89944; -2.12444