Goyderren lerroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego Australian basamortua eta landaredia dauden eremuak bereiztu daitezkeen satelitezko ikuspegia.

Goyderren lerroa, ingelesez: Goyder's Line, Hego Australia ekialde-mendebaldeko norantzak zerhakatzen duen lerro imaginario bat da, honek beregan eta hegoaldera urtero bataz besteko 10 hazbete (250 mm) euri jasotzen duten eremuak biltzen ditu. Aldiz, lerroaren iparraldean urteko bataz besteko euri-jasak baratzezaintzan jarduteko urriegiak dira, hortaz, eremuak artzaintzarako bakarrik egokiak dira. Lerro honi loturik landarediaren aldaketa nabarmena ere ematen da.

1865ean George Goyder ingeles lur-neurtzaileak ezarri zuen, australiar agintariek nekazaritzan egokiak ziren lurraldeak egoki ez zirenetik banatzeko hala eskatuta.