Gozan no Okuribi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gozan no Okuribi
Datuak
Motamatsuri (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
webgune ofiziala

Gozan no Okuribi (japonieraz: 五山送り火?) edo Daimonji (japonieraz: 大文字?) Kyotoko jaialdi bat da, O-Bon astearen bukaera markatzen duena.

Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 16an izaten da eta Kyoto inguruko mendietan suzko irudiak pizten dituzte. O-Bon astean hildako familiakoen izpirituak gure mundura etortzen dira eta Gozan no Okuribi-ko suek izpirituen lurraldera itzultzeko bidea erakusten diete.

Jatorri iluna badu ere, oso aintzinakoa dela uste da. Suak prestatzea familia jakin batzuen ardura da eta lan horretan borondatezko ordu asko ematen dituzte.

Arratsaldeko zortzietan, ilundu berritan, suak mendietan pizten dira, bata bestearen ondoren. Ikusteko tokirik egokiena Kyotoko jauregi inperialeko lorategietan omen da.

Suzko irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost irudi osatzen dira:

  • Daimonji (大文字): 大 ("Handia") esan nahi duen kanjia. Arratsaldeko zortzietan pizten da.
  • Myō / (妙・法): "Natura zoragarria" esan nahi duten kanjiak. Arratsaldeko zortziak eta hamarran pizten dira.
  • Funagata (舟形): Itsasontzi baten irudia. Arratsaldeko zortziak eta laurdenean pizten da.
  • Hidari Daimonji (左大文字): berriz ere "Handia" esan nahi duen kanjia. Hura ere arratsaldeko zortziak eta laurdenean pizten da.
  • Toriigata (鳥居形): Torii baten itxurako irudia. Arratsaldeko zortziak eta hogeian pizten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]