Edukira joan

Graça Lobo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Graça Lobo
Bizitza
JaiotzaVialonga (en) Itzuli1939ko apirilaren 12a
Herrialdea Portugal
HeriotzaTorres Vedras2024ko irailaren 9a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta idazlea
IMDB: nm2111176 Edit the value on Wikidata

Maria da Graça Monteiro Lobo da Costa (Vialonga, 1939ko apirilaren 12aTorres Vedras, 2024ko irailaren 9a) portugaldar aktore eta idazlea izan zen[1].

Artur Leal Lobo da Costa militarraren eta Lia Sacramento Monteiroren alaba bakarra zen[2]. Vialongako jauregian jaio zen, eta bertan pasatzen zituen oporrak eta asteburuak 18 urte bete arte. Ikastetxe onenetan ikasi ondoren, aitak Dublingo komentu batera bidali zuen. 19 urte zituela, Bogotako aire konpainia batean lan egin zuen eta gero TAP Portugalen[3][1].

Casa da Comédian hasi zuen antzerki ibilbidea Noites Brancas antzezlanean[4]. Lisboako Estudio Antzokian, Cascaiseko Antzoki Esperimentalean eta Garai Guztietako Antzokian ere jardun zuen egile ospetsuen antzezlanetan, hala nola Pirandello, Giraudoux, Gombrowicz, Genet, Copi, Albee, Feydeau. 1979an Lisboako Antzerki Konpainia sortu zuen[4].

2006an, Graça Loboren ibilbideari eskainitako dokumental bat estreinatu zen, Graça Lobo Dois Pontos[4].

Graça Lobo Luís Filipe da Mota Veirarekin ezkonduta zegoen[5]. Torres Vedrasen hil zen 2024ko irailaren 9an, 85 urte zituela[1].

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak[5]
1966 A Bola de Fogo Telefilma
1967 As Noites Brancas Telefilma
1969 Noite de Verão Kathie Telefilma
1979 Velhos Tempos Anna Telefilma
1988 Play Telefilma
2012 Silencio ama Film laburra
  • Sinceramente (2001)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Portugesez) «Morreu Graça Lobo, atriz que ousou ser Mariana Alcoforado, Molly Bloom e Hedda Gabler» Diário de Notícias 2024-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  2. (Portugesez) Abecassis, José Maria. (1990). Genealogia Hebraica. (1. argitaraldia) Lisboa: Edição do Autor, 406 or..
  3. (Portugesez) Revista Sábado. (argitaratze data: 2015-02-26).
  4. a b c (Portugesez) «Graça Lobo» Artistas Unidos (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  5. a b (Ingelesez) «Graça Lobo (1939-2024)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]