Grace Aboh Dotou
| Grace Aboh Dotou | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Porto Novo, 1943 (82/83 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea, ekintzailea, asmatzailea eta aktorea |
Grace Aboh Dotou (Porto Novo, Benin, 1943) benindar irakaslea, ekintzailea eta asmatzailea da. Pplastikozko poltsak birziklatuta gauza erabilgarrien sortzailea da.[1][2][3]
Asmakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996an Grace Aboh Dotouk txakur bat zeukan. Egun batean plastikozko poltsa bat irentsi zuen eta horren ondorioz, hil egin zen. Plastikoen arriskuaz kezkatuta, ideia bat izan zuen.[1]
Birziklatzea eta pobrezia murriztu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horretarako plastikoak biltzen eta birziklatzen hasi zen, erabilitako poltsak garbitu, sikatu eta moztu egin zituen.[1] Gero zati horiekin denetarik egin zuen, hala nola, txapelak, panpinak, mahai ohialak, poltsak… 1997an gizarte sare bat sortu eta antolatu ere egin zuen poltsak batu eta birziklatzeko. Sare horretaz baliatuta, plastikozko objetu birziklatuak egiten eta saltzen irakatsi zien eskolatu bako eta lanik ez zuten neskato zein emakume askori. Halaber, onura ekonomikoa eta ingurune garbiagoa bateragarriak izatea lortu zuen. Egindako ekarpenarengatik 2002. urtean Nazio Batuen Erakundearen saria eman zioten; data horretan bazeuzkan plastikozko bi milioi poltsa birziklatuak.[1] Kofi Hannan jaunak saritu zuen, beste kontinenteetako irabazleen artean, plastikozko arropaz erabat jantzita jaso zuen saria Gracek.[3] Handik hiru urtera, 2005ean, Bakearen Nobel sarirako proposatutako 1000 emakumeetako bat izan zen.[1]
Afrikako GKE eta Elkarteen Emakumeen Sareko (RIFONGA) eta Beningo Negozio Emakumeen eta Enpresa Buruen Elkarteko (AFACEB) kidea da.[3]
GKE
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gracek sei hilabete behar izan zituen kalean bildutako plastikozko poltsetako piezen lehen poltsa osatzeko, garbitu, desinfektatu eta tira finetan moztu eta gero ehundu. Hasieran, emakumeek etxean bertan gordetzen zituzten berreskuratutako plastikoak. 1999an, udalak lokal bat eman zion GKEari, emakumeek bertan trata zitzaten bildutako hondakin plastikoak. Erakusgai jarri izan dira arte-objektuak, hainbat modelotako poltsak, poltsatxoak, kapelak, txetxoak, napperoiak (tapeteak), edalontzien estalkiak, bibeloteak (apaindura-irudi txikiak), panpinak...[3]
Aldi berean, Dotouri esker, herri edo auzoetako irakasle eta emakumeak sentsibilizatu zituen plastikozko poltsen erabilera kaltegarriaz. Erosketak buruan eramateko ohiturari eustera bultzatu zituen emakumeak, eta ez “beso irristakorrekin” merkatura joatera. Halaber, birziklatzeko trebakuntza saioak antolatu zituen eskolatu gabeko neskatoentzat eta diru-sarrera urrirekin bizi zirenentzat.[3]
2004an gobernuz kanpoko erakundeak 20 kide zituen, horietako bost iraunkorrak, eta plastikozko objektuak egiten zituzten. Eskaeren arabera (produktuak atzerrian edo Ingurumen Ministerioan saltzeko), elkarteak 25 emakume inguru kontratatu ahal izan zuen bilketarako, 40 garbiketarako eta 50 ehungintzarako.[3]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 6 7 (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Emakumeak teknologiaren historian - Gontzal Avila» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2025-01-06).
- ↑ (Ingelesez) «Grace Aboh (Benin) | WikiPeaceWomen – English» wikipeacewomen.org (kontsulta data: 2025-01-06).
- 1 2 3 4 5 6 «Courants de Femmes présente : Qui dit mieux ?» courantsdefemmes.free.fr (kontsulta data: 2025-01-06).