Grammy Sariak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Grammy Sarien ikur den gramofono urreztatua.

Grammy Sariak Arte eta Zientzien Grabazio Akademia Nazionala estatubatuar erakundeak musika industriako artistak nabarmendu asmoz urtero eman ohi dituen sari batzuk dira. 1958an sortu ziren. Ameriketako Estatu Batuetan urtero ospatu ohi diren musika sarien inguruko lau ikuskizunetako bat da (besteak Billboard Sariak, Amerikar Musika Sariak eta Rockaren Ospearen Aretoa dira).

Grammy sarietarako izendatua izateko epe muga urriren 1a izan ohi da. Hori dela eta, artista askok estrategiko data horretarako euren lanak argitaratu eta sari hauek eskuratzeko aukerak areagotzen dituzte.

Halere askorentzat Grammy Sariak polemikoak dira, adibidez Queen, Depeche Mode edota Led Zeppelin bezalako talde esanguratsuek inoiz ez baidute Grammy Sari bakar bat ere jaso, aldiz David Bowie musikariak bakarra irabazi zuen eta Paul McCartney musikariak bere ibilbide luze osoan zehar ere bakar bat jaso du.

1988ko polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an Jethro Tull britainiar musika taldeak bere Crest of a Knave diskoarengatik Hard Rock/Meta Disko Onenaren Grammy Saria irabazi zuen, aldiz Metallica estatubatuar heavy metal musika taldea galtzaile atera zen.

Gertaera hau heavy metal musika zaletuentzat irain bat izan zen, ondorioz orduezkeroztik heavy metal eta hard rock musikentzako sari bana banatu ohi dira. Bestalde, Jethro Tull taldeko managerrak badaezpada taldekideei urte hartako sari banaketa ekitaldira ez joatea aholkatu zien, zorionez ez ziren joan, gainera kategoria hartako sari banaketa unean ikuslegoaren zati batek emaitzaren aurka oihu egin zuen. Ondorioz, kritikei aurre egiteko Jethro Tull taldeak britainiar musika aldizkari batean The flute is a Heavy Metal instrument! ("Txirula Heavy Metal musika tresna bat da!") iragarkia argitaratuarazi zuen. Azkenik gaia akitu egin zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grammy Sariak Aldatu lotura Wikidatan