Gramofono

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gramofono mugikorra

Gramofonoa soinua irartzeko eta entzuteko lehenengo gailua izan zen, disko lau bat erabiltzen zuena. Fonografoak, ordea, zilindro baten gainean grabatzen zuen. 1888-an Emile Berlinerrek patentatu zuen.

Gramofonok grabazio mekanika analogikoa erabiltzen du, non soinu-uhinak bibrazio mekanika bihurtzen dira; bibrazio hauek mugiarazten dute ezten batek, kimikoki tratatu izan den disko baten azalaren gainean, kiribil moduko osatzen duten ildo bat lantzen duena.

Berliner-en gramofonoa, geroago garatzen ziren disko-jogailuak bezala, plater birakari, beso, ezten edo orratz eta anplifikadore baten datza. Soka edo motor elektriko batek 33, 45, edo 78 minutuko biraketa abiadura iraunkor batera platera birarazten du.

Gramofonoren fonografo baztertzea lortu zuen azkenean bere ekoizpen-kostuak txikiagoak zirela eta, molde bakar batetik milaka kopia egin zitekeen. Fonografok errepresentazio original bakoitzean soinu hartze bakar bat baino ez zen egin. Horrexegatik, irarketa egiten zenean, fonografo batzuk erabiltzen ziren.

Hala ere, fonografoak, 1877an Edisonek asmatua, abantaila bat zuen, gramofonoak ez zuena: erabiltzaileek beraien zilindroetan irar zezaketen, musika ez ezik ahotsak, umeenak, txakurrenak alegia nahi zutena irar zezaketen. Aukera honek zertarako asko zuen baina ez gramofono ez binilozko disko ere ez zuten eskaintzen eta irargailua azaldu arte ez zen berriz erabiltzeko moduan egoten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gramofono Aldatu lotura Wikidatan