Gran Hotel (Zarautz)

Koordenatuak: 43°17′13″N 2°10′12″W / 43.287°N 2.17°W / 43.287; -2.17
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gran Hotel
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′13″N 2°10′12″W / 43.287°N 2.17°W / 43.287; -2.17
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 1884ko uztailaren 15a
Eraistea 1980(e)ko hamarkada
JabeaUnión de Cubako dukerria
Erabilerahotela
Arkitektura
Solairuak4

Gran Hotel Zarautzen 1884ko uztailaren 15ean ireki[1] eta 1980ko hamarkada baino lehen[2] itxi zen hotel garrantzitsua izan zen. Gaur egun Eguzkilore izeneko urbanizazioa dagoen lekuan kokatzen zen eta, mende batez, aristokraziaren bilgune nagusia izan zen[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1884ko uztailaren 15ean ireki zenean bere jabea Unión de Cubako dukea zen. Hotelak mendebaldean beste etxe bat zuen, Villa Poniente izenekoa, eta bertan bizi zen dukea. Ekialdean zegoen aldean Sotomayorreko dukeak bere etxea zuen. Erdialdea hotel gisa funtzionatzen zuen. Kudeatzailea Donibane Lohizuneko Enrique Bringeon zen. Ireki eta lehenengo bi urteak txarrak izan ziren, tifusak eta kolerak Zarautz kolpatu baitzituen. 1911n Salvador Bringeon Halsuetek, Enriqueren semeak, lur sail osoa erosi zuen eta eraikin osoa hotel bilakatu zen[1]. Aristokraziaren jaien gunea izan zen, ezkontza, dantzaldi eta bestelakoak hemen ospatzen. Espainiako errege-erreginek ere hemen bazkaltzen zuten estropadetara joaten zirenean[3].

Eguzkilore urbanizazioa

Espainiako Gerra Zibilan Bringeon familiak hotela utzi zuen eta hainbat enbaxadorek egoitza hartu zuten bertan, tartean Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Bretainia Handia eta Suitza.[3]

Hoteleko bezeroen artean pertsona famatu asko izan ziren, hala nola Hunberto II.a Italiakoa, Fabiola Belgikakoa, Pétain mariskala, Eugenio D'Ors i Rovira, Marlene Dietrich, Ignacio Zuloaga, Ramón Serrano Suñer, Albako dukeak edo Jacqueline Kennedy[1][3].

1982an gaur egun dagoen Eguzkilore izeneko urbanizazioa eraiki zen hotelaren leku berean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. Zarautz llegó a tener hasta catorce hoteles en la década de los setenta. (Noiz kontsultatua: 2017-07-23).
  2. a b Catastro urbano de Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2017-07-23).
  3. a b c d Turismo y hoteles en la tarjeta postal : (1900-1975), Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa. (1ª ed. argitaraldia) L. Gómez 2012 ISBN 8461598768..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]