Gran Pulgarcito

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gran Pulgarcito Bruguera argitaletxearen gazteentzako argitalpen bat izan zen. 84 zenbaki arrunt eta hiru berezi izan zituen. 1969an hasi zen argitaratzen. Bereziak "Extra de verano 1969", "Almanaque 1969" eta "Extra de verano 1970" izan ziren. Argitaletxeak 1970eko hamarkadan izan zuen arrakastetako bat izan zen, Joyas Literarias Juveniles eta Colección Olérekin batera, eta bere ordurarteko kalitate hobereneko argitalpena. Jorge Gubern Ribaltak zuzendu zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Pulgarcitok 1969an Bruguera argitaletxearen beste argitalpen bat zen Bravo aldizkaria ordezkatu zuen, eta Gaceta Juniorrekin lehiatzeko beharragatik sortua izan zen. Hala, argitaletxeko gainontzeko argitalpenek baino prezio eta tamaina handiagoa zuen (10 pezeta) inprimaketaren kalitateak baxua izaten jarraitzen zuen arren, lau koloretan margotutako orrialdeak bi koloretakoekin tartekatuz.

Gainera, eta modu iraunkorrean atalkako sailak ezarri zituen, atzerriko komikiei (batez ere Pilote frantziar aldizkaria) zein espainiarrei buruzkoak. Aldizkaria pentsatu zen sailak honakoak izan ziren:

Urteak Zenbakiak Izenburua "Jarraituko du"ren istorioak Egilea Jatorria
01/1969 1 a Don Polillo Vázquez Berria
01/1969 1 Sam Fabian Berria
01/1969 1 a Astérix Astérix legionaria (núm. 1 a ) René Goscinny/Albert Uderzo Frantziar-belgiarra
01/1969 1 a Mortadelo eta Filemon El sulfato atómico (1 a zenbakia) Francisco Ibañez Saileko lehen komiki luzea
01/1969 1 a Michel Tanguy Cota cero (núm. 1 a ) Jean-Michel Charlier/Albert Uderzo Frantziar-belgiarra
01/1969 1 a La Abuelita Paz Vázquez Berria, gero "Mortadelo"n eta "Super Mortadelo"n
01/1969 1 a Feliciano Vázquez Berria, gero "Mortadelo"n
01/1969 1 a Aquiles Talón Greg Frantziar-belgiar komikia
01/1969 1 a Topolino, el último héroe Alfons Figueras "Bravo"
01/1969 1 a El teniente Blueberry La ruta de los navajos (1 a zenbakia) Jean-Michel Charlier/Gir Franco-belga
01/1969 1 a Manolón, conductor de camión Raf
01/1969 1 a Iznogud René Goscinny/Jean Tabary Franco-belga
1969/03/02 2 a La Panda Roberto Segura Berria
1969/02/10[1] 3 a Don Alirón y la ciencia ficción Conti Nueva
1969 7[2] a Flash el fotógrafo Raf Berria
1969ko/09/01[1] 32 a Pepe Barrena Roberto Segura Berria, baita ere gero "Mortadelon"
1970 35 al 39, 49, 53, 54, 57, 62[3] Campeonio Raf "El DDT"
1970 57 a 64[4] El "Chipirón" y su tripulación Alfons Figueras "Tele Color"
1970 Rufufú Vázquez Berria

El Museo de la Historieta izeneko sekzio bat aurkezteagatik ere bereizten zen, hala, garai hartan ematen zen medioko korronte aldarrikatzailea salatuz.

72. zenbakitik aurrera izenburua "Félix, el amigo de los animales" izan zen, Gran Pulgarcito azpizenburu bezala geratuz.

Mortadelo eta Filemonen abentura berrien arrakastak argitaletxea Mortadelo izeneko aldizkari berri bat sortzera eraman zuen, Gran Pulgarcito baztertu zuena, 84. zenbakiarekin desagertu zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ramírez (12/1975), p. 275.
  2. Guiral (11/2007), p. 245
  3. Guiral (11/2007), p. 179.
  4. Guiral (11/2007), p. 231.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]