Grana Padano
| Grana Padano | |
|---|---|
| grana gazta | |
| Materialak | esnea behi-esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Italia |
Grana Padano behi-esnez eginiko italiar gazta gogorra da, jatorriz padanar ordokikoa (Po ibaiarena). Gazta honek Parmako gaztaren (Parmigiano Reggiano) antza handia du. Grana izena, testura pikortsutik datorkio[1] (grano, "ale", "pikor").
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazta hau zilindrikoa da, albo ganbilak edo ia zuzenak eta oinarri lauak dituena. Diametroa 35-45 cm da eta lodiera 15-18 cm. 24 eta 40 kilo arteko pisua du. Azala mehea du, zuria edo lastokara[2].
Gazta gaingabetua da, erdikoipetsua eta mami gogorrekoa. Testura fin-fin pikortua da, ia zulorik gabea. Oso lehor eta trinkoa da, zaharra bada, ezkatatan apurtuz. Gazta honen ezpalak lortzeko, bere egitura aldatzen ez duen espatula-aizto berezi bat erabiltzen da. Mamia boli hori ilun kolorekoa da. Usain lurrintsu eta bereizgarria du eta zapore bizia, apur bat mina eta oso gustagarria.
Grana Padano Babesteko Partzuergoak (italieraz Consorzio Tutela Grana Padano), 1954an sortua, ekoizleak, ontzaileak eta saltzaileak biltzen ditu, eta Grana Padano DOP sor-markaren ekoizpen arauak betetzen direla bermatzen du.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parmigiano Reggiano gazta bezala, Grana Padano gazta erdi-koipetsua da, poliki-poliki ondua, bi urtera arte[2]. Funtsean larrez elikatutako behien esnea gatzatuz ekoizten da. Behiak egunean bitan jezten dira, esnea pausatzen uzten da eta, ondoren, erdi-gaingabetzen da. Urte osoan zehar ekoizten da, baina urtaroaren arabera kalitatea alda daiteke.
Gutxienez 9 hilabeteko ontzea behar du[3]. 15 litro esne baino gehiago behar dira kilo bat gazta ekoizteko[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Consorzio Tutela Grana Padano. La historia y el patrimonio. Grana Padano (kontsulta data: 2023-08-15).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Grana Padano - Cheese.com. www.cheese.com (kontsulta data: 2023-08-15).
- ↑ (Italieraz) Stagionatura e controlli, grana padano, formaggio italiano. (kontsulta data: 2019-05-22)..
- ↑ Focus On Grana Padano. clal.it (kontsulta data: 2019-05-22)..