Grand Palais

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Grand Palais
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
GD-FR-Paris-Grand Palais.jpg
Kokapena
Herrialdea  Frantzia
Eskualdea  Île-de-France
Hiria Paris
Municipal arrondissement Parisko 8. barrutia
Helbidea avenue Winston-Churchill
avenue Franklin-D.-Roosevelt
cours la Reine
Koordenatuak 48° 51′ 58″ N, 2° 18′ 45″ E / 48.866111°N,2.3125°E / 48.866111; 2.3125Koordenatuak: 48° 51′ 58″ N, 2° 18′ 45″ E / 48.866111°N,2.3125°E / 48.866111; 2.3125
Historia eta erabilera
Irekiera 1900
Erabilera Erakusketa
Erabiltzailea Réunion des musées nationaux – Grand Palais
Palais de la Découverte
Arkitektura
Arkitektoa Charles Girault
Materiala(k) Euville stonea
Estiloa Art Nouveau
Ondarea
Mérimée ID PA00088877
Bisitariak urtean 1.500.000
Webgune ofiziala

Grand Palais, Grand Palais des Beaux-Arts edo Grand Palais des Champs-Elysées (euskaraz Jauregi Handia, Arte Ederren Jauregi Handia edo Eliseo Zelaietako Jauregi Handia) Frantziako Paris hiriburuan dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere, Parisko 8. barrutian eta Sena ibaiaren Eskuinaldean kokatzen da, hots, Champs-Élysées parkearen barnean dago, Petit Palais jauregia eta Alexandro III.a zubiarekin batera multzoa osatzen duelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900eko Nazioarteko Erakusketa Parisen ospatzeko beta aprobetxatuz Gran Palais jauregia 1897. urtean eraikitzeari ekin zitzaion.

Lehen Mundu Gerra garaian ospitale militarra izan zen eta Bigarren Mundu Gerran propaganda naziaren erakusketak egiteko erabili zuten alemaniarrek. Parisko askapenean ordea Frantziako erresistentziaren egoitza izan zen.

Gaur egun erakusketa handiak egiteko erabiltzen da eta mendebaldeko hegalean Palais de la Découverte zientzia museoa dago. Behe solairuan polizia etxe handi bat dago.

Atari nagusia.

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Avenue Winston-Churchill, 75008
  • Geltokiak:
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svgParis m 13 jms.svg Champs-Élysées – Clemenceau
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svgParis m 9 jms.svg Franklin D. Roosevelt

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grand Palais Aldatu lotura Wikidatan