Grande Armée

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Grande Armée
Emblem of Napoleon Bonaparte.svg
Mota Armada
Herrialdea Frantziako Lehen Inperioa

Grande Armée (ɡʀɑ̃d aʀme ahoskatua; eusk: «Armada Handia») edo Frantziar Armada Inperiala Napoleondar Gerretan Napoleon Bonapartek zuen armada izan zen. Izena Napoleon berak jarri zuen Boulogne-sur-Merren Ingalaterra inbaditzeko bildu zituen gudarosteak izendatzeko, baina Trafalgarko guduan jazotako porrota eta gero ezin izan zuen kanala zeharkatu eta Rhin aldera mugitu zuen austro-errusiar armada gelditzeko.

Hasieran, mariskal batek zuzendutako sei gorputz zituen baina epeka epeka hasi eta 1812an, Errusiako frantziar inbasioaren hasieran, 680.000 lagun zituen[1] (300.000 frantziar, belgikar eta nederlandar, 95.000 poloniar, 35.000 austriar, 30.000 italiar, 24.000 bavariar, 20.000 saxoniar, 20.000 prusiar, 17.000 westfaliar, 15.000 suitzar, 9.800 daniar eta norvegiar, 4.000 portugaldar eta 3.500 kroaziar). Errusiatik 120.000 lagun besterik ez ziren itzuli.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Riehn, Richard K. (1991), 1812: Napoleon's Russian Campaign, New York: Wiley, ISBN 978-0471543022 .


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.