Grasshopper Club Zürich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grasshopper Club Zürich
Logo Signet mit Sterne gelb-blau.png
Sorrera1886
Futbol zelaiaLetzigrund Stadion
edukiera: 25.000 lagun
inaugurazioa: 2007
PresidenteaStephan Anliker
EntrenatzaileaSuitza Ulrich Forte
LigaSuitzako Super Liga
2020-212. mailan, 1.a (igo da)
Webguneawww.gcz.ch
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Grasshopper Club Zürich Suitzako Zürich hiriko futbol taldea da, palmaresari dagokionez Suitzako talderik arrakastatsuena dena, izan ere 27 liga eta 19 kopa baititu. Europako txapelketetan urte askotan aritu izan den arren ez du titulurik lortu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grasshopper izenak ingelesez "matxinsalto" esan nahi du. Ez da ezagutzen izenaren arrazoia, baina ZÜrichen bizi zen Tom Griffith ikasle ingelesak sortu zuen 1886ko irailaren 1ean Manchesterreko Unibertsitateko lagun batzuekin batera. Garai hartan Ingalaterrako talde arrakastatsuena zen Blackburn Rovers taldearen kamiseta hartu zuten eta ordutik ez da aldatu.

1893an Alemaniako ligan jokatzen hasi zen, hori egiten zuen aurreneko talde suitzarra izan zen. 1897an Suitzako liga antolatu zen eta aurreneko ekitaldia (1897-98) Grasshopperrek irabazi zuen. 1920. hamarkadan Dori Kürschner entrenatzaile hungariarrarekin eta 1930. hamarkadan Karl Rappan austriarrarekin Suitzako talde nagusia izan zen.

Bigarren Mundu Gerra garaian Suitza herrialde neutrala izan zen eta ligak aurrera jarraitu zuen. Bost urte horietan Grasshopperrek hiru liga eta bost kopa irabazi zituen. 1949an aurrenekoz mailaz jeitsi zen baina baina bi urte ondoren itzuli eta 1952 eta 1956an Liga eta Kopa eskuratu zituen. Ondoren ordea titulurik gabeko garaia iritsi zitzaion. 1980 eta 1990. hamarkadak ere oso onak izan ziren.

1998, 2001 eta 2003ko ligak irabazi ondoren XXI. mendea ere oparoa izango zuela pentsatzen zen baina FC Baselen garaia iritsi zen. 2019an maila galdu zuen baina hurrengo urtean 2. mailako txapeldun izan eta Superligara itzuli zen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzan: 49[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Suitzako Super Liga (27): 1898, 1900, 1901, 1905, 1921, 1927, 1928, 1931, 1937, 1939, 1942, 1943, 1945, 1952, 1956, 1971, 1978, 1982, 1983, 1984, 1990, 1991, 1995, 1996, 1998, 2001, 2003
  • Suitzako Kopa (19): 1926, 1927, 1932, 1934, 1937, 1938, 1940, 1941, 1942, 1943, 1946, 1952, 1956, 1983, 1988, 1989, 1990, 1994, 2013
  • Suitzako Ligaren Kopa (2): 1973, 1975
  • Suitzako Superkopa (1): 1989

Europan: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grasshopperrek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1975-76 UEFA Kopa 1. itzulia Grasshopper
Real Sociedad
3-3
1-1
Real Sociedad
Grasshopper

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]