Green Valley (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Green Valley
Green Valley kontzertuan
Datuak
Musika motadancehall, reggae, roots reggae
Instrumentuakgitarra, baxua, trikitia, teklatua
Urteak2004 - gaur
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mad 91, Producciones Vikingas
Taldekideak
Ander Valverde
Egoitz Uriarte
Ander Larrea
Juantxi Fernández
Jonathan Sánchez
Informazio gehigarria
http://www.greenvalleyband.com/

Green Valley espainiar estatuko musika talde bat da. Talde honek reggae-a eta dancehall-a kantatzen ditu bereziki. Bost musikagile katalan eta arabarrek osatzen dute eta haien berezitasuna apaltasuna, umiltasuna eta indarra dira. Euren abestiekin bidegabekeria sozialak aldarrikatzen saiatzen dira, mundu osoari mezu positibo bat emanez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean Ander Valverde, Green Valley-ren fundatzailea Sound system formatuan hasi zen Gasteizen. Urte bat geroago, taldekide berri bat integratu zen, Joaquin Chica izenekoa. 2007.an, bigarren maketa grabatu zuten, Inmigrantes hain zuzen ere. Hiru urte geroago, merkaturatu zuten haien lehen lan diskografikoa; En tus manos. Disko honek reggae, roots eta dancehall musika motak nahasten zituelarik. 2012an, haien bigarren diskoa argitaratu zuten; disko hau Joaquin Chicaren bizitzaren tarte batean oinarrituta zegoen marihuana erretzen zuenean hain zuzen, hori dela eta Marihuana Forever izena jarri zioten. Urte baten buruan, Mírame a los ojos publikatu zuten, lan berri bat, sentimendu asko adierazten zuena. 2014an hamargarren urteurrena ospatu zuen talde honek, eta behar bezala ospatzeko disko berezi bat argitaratu zuen Hijos de la Tierra deitutakoa.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ander Valverde, (Kantari eta Konpositorea).
  • Egoitz Uriarte, (Bateria).
  • Ander Larrea (Musikagilea), (Gitarrista).
  • Juantxi Fernández, (Baxua).
  • Jonathan Sánchez, (Teklatua).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]