Greg Bear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greg Bear

(2005)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGregory Dale Bear
JaiotzaSan Diego1951ko abuztuaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2022ko azaroaren 19a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Astrid Anderson Bear (en) Itzuli  (1983 -
Hezkuntza
HeziketaSan Diego State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, prosalaria eta ilustratzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHoward Bloom (en) Itzuli
Genero artistikoazientzia-fikzioa

gregbear.com
IMDB: nm1095177 Musicbrainz: 81c9b544-48fe-4bc7-bde6-fdfae9c99ae6 Edit the value on Wikidata

Greg Bear (San Diego, Kalifornia, 1951ko abuztuaren 20a2022ko azaroaren 19a), [1] zientzia fikziozko idazle estatubatuarra izan zen. Poul Anderson zientzia-fikziozko beste egile ospetsu baten suhia zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkadan estiloa markatu dutenen egile nabarmena izan zen Bear. Zientzia fikzioaren "hiru B"etako bat izateagatik ezaguna zen (Gregory Benford eta David Brin-ekin batera). Haren lanak sari ugari irabazi ditu, hala nola, Nebula saria 1994an Mars Moves eta 2000. urtean Darwin's Radio lanengatik, eta baita Hugo eta Nebula saria ere, Music in the Blood lanagatik, 1984an.

Bear-en nobelek oso antzeko garapena izan ohi dute: itxuraz loturarik gabeko hiru gertakari gertatzen dira munduko leku urrunetan eta oro har gizadia aldatzen, suntsitzen edo bietan amaitzen den prozesu baten alarma dira; eta zientzia-fikzio gogorraren ikuspegi batetik egiten du beti, argumentu zientifiko oinarrituak eta zehatzak erabili nahian argumentuen oinarri nagusi gisa.

Biokimika-fikzioan ere espezialista zen eta bere eleberri askok genetikaren ikuspegi hipotetiko aurreratu eta zorrotzak dituzte.

Aipatutakoez gain, nabarmendu daitezkeen beste lan garrantzitsu batzuk hauek dira: Queen of Angels (1990), Alt 47 (1997), Foundation and Chaos (1998), Vitales (2001) eta Darwin's Children (2003).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]