Edukira joan

Greysteelgo sarraskia

Greysteelgo sarraskia
Mapa
Motatiroketa masiboa
Honen parte daIpar Irlandako gatazka
Data1993ko urriaren 30a
KokalekuGreysteel
Estatu burujabeIpar Irlanda
Koordenatuak55°01′55″N 7°07′20″W / 55.0319°N 7.1222°W / 55.0319; -7.1222
Parte-hartzaile
Pertsona hilak8
Pertsona zaurituak13

Greysteelgo sarraskia, 1993ko urriaren 30ean, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Derry konderriko Greysteel udalerrian Ulsterren Defentsarako Elkartea talde armatu loialistak burututako tiroketa masibo bidezko atentatua izan zen.

8 pertsona hil eta 10 zauritu ziren.

Urriaren 30ean, larunbatez, gaueko 22:00ak aldera, lan-buzo eta buru-berokiz jantzitako UDAko 3 gizon armatu Greysteel udalerriko Sun Bar tabernara sartu ziren. Une horretantxe, Halloween gaueko festa ospatzen ari ziren 70 pertsona inguruz betea zegoen.

Stephen Irwin UDAkideak bertaratuei "trikimailua ala tratua!" ohiu egin eta hiru UDAkideak jendeari tiroka hasi ziren.

7 pertsona unean bertan hil eta 19 zaurituak izan ziren, zaurituetako bat gerora hil zen. Hildakoak: Karen Thompson (19 urte), Steven Mullan (20), Moira Duddy (59), Joseph McDermott (60), James Moore (81), John Moyne (50), John Burns (54) eta Victor Montgomery (76). Hildakoetatik 6 katolikoak ziren eta 2 protestanteak.

Erasotzaileak, barrez, tabernatik atera eta kanpoan aparkatua zegoen Opel Kadett auto batean ospa egin zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]