Greystoke: The Legend of Tarzan, Lord of the Apes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Greystoke: The Legend of Tarzan, Lord of the Apes
Jatorria
Argitaratze-data 1984
Jatorrizko izenburua Greystoke: The Legend of Tarzan, Lord of the Apes
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa abenturazko filma, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 143 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Tarzan of the Apes Itzuli
Grabazio lekua(k) Oxfordshire, Hertfordshire, Floors gaztelua, Blenheim jauregia, Historia Naturalaren Museoa, Hatfield House Itzuli, Elstree Studios Itzuli, Kensington Gardens, Bimbia Itzuli eta Kamerun
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Hugh Hudson Itzuli
[[Kategoria:Hugh Hudsonek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Robert Towne
Antzezlea(k)
Christopher Lambert
Andie MacDowell
Cheryl Campbell
Ian Holm
Ralph Richardson
Nigel Davenport
Ian Charleson
James Fox
John Wells
David Suchet
Hilton McRae
Nicholas Farrell
Paul Brooke
Paul Geoffrey
Richard Griffiths
John Alexander


[[Kategoria:Cheryl Campbellek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Ian Charlesonek Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:Paul Geoffreyk Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Edizioa Anne V. Coates Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Stuart Craig Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea John Scott Itzuli
Argazki-zuzendaria John Alcott
Jantzi-diseinatzailea John Mollo Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Eskozia
Historia
Nominazioak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
57th Academy Awards

Ralph Richardson

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
57th Academy Awards

Robert Towne, Michael Austin

Makillaje onenaren Oscar Saria
57th Academy Awards

Rick Baker , Paul Engelen
Kanpo loturak

Greystoke: The Legend of Tarzan, Lord of the Apes (euskaraz Greystoke: Tarzanen Kondaira, Tximinoen Jauna) 1984ko Hugh Hudson ingeles zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. 1912ko Edgar Rice Burroughs idazlearen Tarzan of the Apes ("Tximinoen Tarzan") eleberrian oinarritua dago. Bertan, Christopher Lambert, Andie MacDowell, Ralph Richardson, Ian Holm eta James Fox aktoreek antzeztu zuten.

Filmak orokorrean kritika onak izan zituen, 1981an Bo Derek aktore ederra protagonista izan zuen Tarzan, the Ape Man ("Tarzan, Tximino Gizona") filmaren porrotaren ondoren zinemaratu zelarik.

Filma honek hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Ralph Richardson), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (P.H. Vazak eta Michael Austin) eta Makillaje onenaren Oscar Saria (Rick Baker eta Paul Engelen), nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan.

Filma honetako Greystoke gaztelua Eskoziako Floors gazteluan girotu zen. Bestalde, ingelesezko jatorrizko bertsioan Andie MacDowell aktoreak Jane Porter pertsonaia antzeztu eta Glenn Close aktoreak ahotsa ipinio zion.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendea, ontzi batean matxinada jazo, eta eskifaiak bertan bidaiatzen zihoan senar-emazte bikotea Afrikako kostaldeko oihanen abandonatu dituzte. Emakumea haurdun dagoenez laister haurra erdituko du. Handik gutxira, haurraren gurasoek eraikitako etxolara tximinoak iritsiko dira, gurasoak izukikaraz hilko direlarik. Tximino eme batek haurtxoa jaso eta bere tximinokume hil berria oredezkatuz hartaz arduratuko da. Hogei urte beranduago, Phillipe D'Arnot (Ian Holm) belgikar kapitainak ohian sakonean 20 urteko gizonezko zuri gazte bat (Christopher Lambert) topatuko du, hasiera batean tximino batekin nahastuko duelarik. Haren bizilekua den etxola eta lanabesak ikusi ondoren John Clayton dela ohartuko da, Greystokeeko dukearen (Ralph Richardson) biloba eta ondorengoa (sema eta emaztea hilak baidira), hortaz, D'Arnotek gaztea berakin bat zibilizazioara itzularaziko du. Erresuma Batuan, Tarzan edo John Claytonen Jane Porter(Andie MacDowell) neska gazte ederra ezagutuko du, hain zuzen ere, bere estatubatuar lehengusua, eta John hartaz maiteminduko da, Phillipe D´Arnotek biak elkarren arteko antza izan eta ezkon litezkeela pentsatzen baitu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]