Grignarden erreaktibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Grignarden erreaktiboa edo Grignarden konposatua R−Mg−X formula orokorra duen konposatua da non X halogeno bat den eta R normalean alkilo edo arilo talde bat den[1]. Bi adibide tipiko metilmagnesio kloruroa, Cl−Mg−CH3, eta fenilmagnesio bromuroa, C6H5−Mg−Br, dira. Konposatu organometalikoen mota bat dira.

Grignarden erreaktiboak asko erabiltzen dira kimika organikoan karbono-karbono lotura berriak sortzeko. Adibidez,

Grignard reaction scheme.svg

Grignarden konposatu puruak solido oso erreaktiboak dira. Normalean dietil eterretan edo tetrahidrofuranotan disolbaturik gordetzen dira eta nahikoa egonkorrak dira ura urrun dagoen bitartean.

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grignarden erreaktiboak prestatzen dira alkil edo aril haluroak erreakzionarazten magnesioarekin eter anhidro batean eta atmosfera geldoan[2].

Eskema honek azaltzen du erreakziobidea:

R−X + Mg → R−X•− + Mg•+
R−X•− → R + X
R + Mg•+ → RMg+
RMg+ + X → RMgX

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grignarden erreaktiboen ezaugarri kimiko bereziek erraztu egiten diete karbono elelektropositiboekiko erreakzioak. Karbonilo taldeari eginiko erasoa alkohol bat eratzeko da erreaktibo hauen erreakzio klasikoa.

Magnesiansreacciobasica.gif

Hurrengo irudian Grignarden erreaktiboak karbonilo taldearekin izan ditzakeen erreakzioen laburpena irudikatzen da.

Grignard with carbonyl.png

Bestetik, Grignarden erreaktiboak eraso dakioke nahikoa elektroizalea den ezein karbonori eta baita metal elektropositiboei ere metal-karbono loturak eratuz. Oxidazio-egoera altuan dauden metalek erreduzitzeko gai ere badira. Hona adibide batzuk.

Magnesiansreaccionsaltres.gif

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. Anakabe, Eneritz & Arrasate, Sonia. (2009). Esperimentazioa sintesi organikoan II. , 30-31 or. ISBN 978-84-692-7054-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]