Grigori Shajn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grigori Abramovitx Shajn» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Grigori Shajn
Bizitza
Jaiotza Odesa1892ko apirilaren  7a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
Heriotza Mosku1956ko abuztuaren  4a (64 urte)
Hobiratze lekua Krimea
Familia
Ezkontidea(k) Pelageya Shajn
Hezkuntza
Heziketa Perm State University Itzuli
Imperial University of Dorpat Itzuli
Jarduerak
Jarduerak astrofisikaria eta astronomoa
Lantokia(k) Perm State University Itzuli
Enplegatzailea(k) Perm State University Itzuli
Simeiz Observatory Itzuli
Pulkovo Observatory Itzuli
Tomsk State University Itzuli
Krimeako Astrofisika Behatokia
Jasotako sariak
Kidetza Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Aurkitutako asteroideak: 3
1057 Wanda 1925eko abuztuak 16
1058 Grubba 1925eko ekainak 22
1709 Ukraina 1925eko abuztuak 16
Teleskopio optiko luze hau Shajnen omenez izendatua da.

Grigori Abramovitx Shajn (errusieraz: Григорий Абрамович Шайн, 1892ko apirilak 19-1956ko abuztuak 4) sobietar/errusiar astronomo bat izan zen. Gaur egungo ingelesezko transliterazioan bere abizena Shayn ahoskatzen da, baina bere aurkikuntza astronomikoak G. Shajn bezala sinatuta daude. Bere abizena Schajn bezala ere idazten da.

Pelageya Shajnen (Sannikova jaioa) senarra zen, berau ere astronomoa.

Espektroskopia astronomikoan eta gasezko nebulosen fisikan lan egin zuen. Otto Struverekin batera espektro mota gazteko izarren errotazio azkarra ikertu eta izarren abiadura erradialak neurtu zituen. Gasezko nebulosa berriak eta izarren atmosferetan karbonoaren ez ohiko ugaritasuna aurkitu zuen.

Zientzien Sobietar Akademiako kide bihurtu zen 1939an, eta atzerriko zenbait elkarteko kide ere izan zen, Royal Astronomical Societyrena kasu. 1945 eta 1952 artean Krimeako Astrofisika Behatokiko zuzendari izan zen.

Hiru asteroide aurkitu zituen. C/1925 F1 (Shajn-Comas Solá) ez aldiroko kometaren aurkitzaileetako bat izan zen. Era berean, 61P Shajn-Schaldach aldiroko kometaren aurkitzaileetako bat izan zen bere emaztea.

Ilargiko Shayn kraterra bere omenez izendatu zen.