Gripearen aurkako txerto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gripearen aurkako txerto
Motaviral vaccines (en) Itzuli
Erabilera
HaurdunaldiaUS pregnancy category C (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD007252
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gripearen aurkako txertoa gripea ekiditeko edo bere ondorioak arintzeko erabiltzen den txertoa da, urtero hartu behar dena (ez baitu betiko immunitatea ematen).

Gripea hiru birus motak sortzen dute. Gainera, aldakortasun genetiko handia dutenez, gripearen birusek andui kopuru ugari dute; horrek txerto baten behin betiko eraginkortasuna nabarmen zailtzen du. Horregatik, txertoa urtero prestatu behar da, neguan agertzen diren birus mota nagusiekin (Gripearen Jagoletzaren Nazioarteko Sareak munduan zehar urtero agertzen diren gripearen birusak identifikatzen ditu).

Txertoa hiru andui desberdinekin egin ohi da, eta formolez inaktibatutako birusekin ekoizten da.

Euskal Herrian txertoa udazkenean jarri ohi da. Gripearen intzidentziaren gailurra neguan denez, txertoa lehenago jarri behar da, gorputzak astia izan dezan birusaren aurkako antigorputzak sortzeko (antigorputzen odol-kontzentrazio handiena lortzen baita txertoa jarri eta 1-2 hilabete geroago).

Txertoaren ezarpena gomendatuta dago arrisku-taldeetan. Hauek dira gripearen ondorio larrienak pairatu daitezkeenak:

  • adineko jendea (65 urte baino gehiago dutenak)
  • immunogutxituak (HIESa dutenak, transplantatuak, minbizidunak...)
  • haurdun dauden emakumeak
  • gaixo kronikoak (kardiopatiak dituztenak, biriketako, gibeleko edo giltzurrunetako gaitzak dauzkatenak...)
  • osasun langileak eta hirugarren adineko egoitzetan lan egiten dutenak. Langile horiek babesteko ez ezik (gripearen birusarekin harreman gehiago dituztelako), baita haiek ospitaleko edo egoitzetako barnealdeko populazioa ez kutsatzeko ere txertoa jarri behar zaie

Txertoaren eraginkortasuna %100a ez izan arren, bere aplikazioak beti arintzen du balizko gripearen intentsitatea eta agertu daitezkeen konplikazioak ere [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]