Edukira joan

Grokipedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grokipedia
Datuak
Motajakintza-basea, online entziklopedia eta AI-generated content (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
KudeatzaileaxAI
JabeaxAI
Historia
Sorrera2025eko urriaren 27a
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: grokipedia Edit the value on Wikidata
Elon Musk, proiektuaren sortzailea.

Grokipedia lineako entziklopedia proiektu eleaniztun bat da, xAI-k administratua. 2025eko urriaren 28an, 0.1 bertsioa atera zen kontsultarako. Elon Musk xAi-ren CEOaren arabera, Grokipediaren helburua «egia da, egia osoa eta egia besterik ez. Ez gara inoiz perfektuak izango, baina, hala ere, helburu hori lortzeko borrokatuko gara».[1]

Grokipedia, une honetan (2025eko azaroan), ingelesez eskuragarri dago soilik, 800.000 bat sarrerarekin. Haren funtzionamenduaren xehetasunak oraindik ezagutzen ez badira ere, entziklopediaren bisitariek edizioak iradoki ditzakete formulario emergente baten bidez informazio okerraren zuzenketa eskatzeko, baina Wikipediak eta wikietan oinarritutako beste entziklopedia batzuek ez bezala, ezin dute zuzenean artikulurik editatu.[2]

Badirudi Grokipediak Wikipedia erabat imitatuko duela, logoetatik hasi eta zerbitzu osagarrietaraino; izatez, orain funtzionatzen duten bilaketek Wikipediako edukia hitzez hitz ematen dute, ez Grokipediak prestatutako ezer.[2]

Elon Muskek, enpresaburu eta xAIren sortzaileak, Grokipedia Wikipediaren alternatiba gisa aurkeztu zuen, azken horren «propaganda ezabatuko lukeena».[3][4]

Larry Sanger Wikipediaren sortzaileetako batek iritzi positiboak adierazi zituen webgunearen jaurtiketaren karira;[5] Jimmy Wales beste sortzaileetako bat, berriz, eszeptiko agertu zen eta zera esan zuen: «Idazteko erabiltzen ari den eredu generatiboek akats ikaragarriak egingo dituzte. Badakigu ChatGPT eta beste LLM batzuk ez direla behar bezain onak wiki sarrerak idazteko». Gainera, webgunearen neutraltasuna (0.1 bertsiotik 2025eko urriaren 28ra) zalantzan jarri dute beste iturri askok.[6]

Izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza Marten hitz egiten den alegiazko hizkuntza batetik omen dator: zehazki, "grok" izenetik («sakonki ulertu» esan nahi du), edo "to grok" aditzetik, fikziozko hizkuntza hartan «edan» esan nahi duena eta, hedaduraz, «sakonki ulertu», «maitatu», «horrekin bat egin», «horrekin komunikatu».

Terminoa berehala bihurtu zen zientzia fikzioaren zaleen, hippyen eta hacker informatikoen gustuko, eta geroztik Oxford English Dictionary hiztegian sartu da, besteak beste.[7] Fikziozko martetar hizkuntza Robert A. Heinleinen Stranger in a Strange Land ("Kanpotarra lur arrotzean") zientzia-fikziozko eleberrirako sortu zen, 1961ean argitaratua.[8]

Forbes aldizkariak nabarmentzen duenez, Wikipedia lankidetzaren bidez lan egiten duten giza autore eta editoreen lanean oinarritzen da, baina Musken alternatiba xAI-ko Grok-ek sortutako eta "egiaztatutako" artikuluek osatzen dute. Adierazten dutenez, halaber, «Grokipediako artikulu batzuek, hala nola PlayStation 5, Lamborghini edo Advanced Micro Devices orriek Wikipediako sarreren kopia ia hutsak dirudite».[9]

Datuen edukiaren zati bat Muskek eta Parag Agrawal Twitterreko zuzendari exekutibo ohiak genero-trantsizioari buruz dituzten iritziekin bat datorrela ikusi da.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Roldán, Vivien Doherty Luduvice, Álvaro González. (2025-10-18). «Diferencias, sesgos y cómo funciona la Grokipedia con la que Elon Musk quiere competir con Wikipedia» El País (kontsulta data: 2025-11-06).
  2. a b «Elon Musk hasi da Grokipedia elikatzen, eta momentuz Wikipediako edukia erakusten du literalki» Argia (kontsulta data: 2025-11-06).
  3. (Ingelesez) Alvarez, Simon. (2025-10-28). «xAI’s Grokipedia goes live, gets praise from Wikipedia co-founder» TESLARATI (kontsulta data: 2025-11-06).
  4. Aizu!. (2025-10-31). «Aizu! AEKren aldizkaria - Grokipedia» www.aizu.eus (kontsulta data: 2025-11-06).
  5. (Ingelesez) Alvarez, Simon. (2025-10-28). «xAI’s Grokipedia goes live, gets praise from Wikipedia co-founder» TESLARATI (kontsulta data: 2025-11-06).
  6. (Ingelesez) Jeyaretnam, Miranda. (2025-10-28). «How Grokipedia Describes Elon Musk» TIME (kontsulta data: 2025-11-06).
  7. (Ingelesez) SmythOS - Grok Origin: The Significance of 'Grok' in Modern Language. 2025-01-21 (kontsulta data: 2025-11-06).
  8. (Portugesez) Vieira, Laura. (2025-10-05). «O fim da Wikipédia? O que é a Grokipedia, a polêmica aposta de Elon Musk para "consertar" a maior enciclopédia do mundo» Xataka Brasil (kontsulta data: 2025-11-06).
  9. (Ingelesez) Ray, Siladitya. «Musk Launches ‘Grokipedia’—An AI-Generated Wikipedia Challenger» Forbes (kontsulta data: 2025-11-06).
  10. (Ingelesez) «Elon Musk launches a Wikipedia rival that extols his own ‘vision’» The Washington Post 2025-10-27 ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2025-11-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]