Groot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Groot
Marvel Unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaStan Lee, Jack Kirby, Larry Lieber (en) Itzuli eta Dick Ayers (en) Itzuli
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Groot Marvel Comics-ek argitaratutako komiki amerikarrean agertzen den fikziozko superheroi bat da. Stan Leek, Larry Lieberrek eta Jack Kirbyk sortua, pertsonaia lehen aldiz Tales to Astonish saileko 13. atalean agertu zen (1960ko azaroan). Jatorriz, zuhaitz estralurtar sentikorra zen, lurrera gizakiak harrapatzeko asmoz heldua, haiekin esperimentuak egiteko.

Hasieran arerioa bazen ere, haren jatorria aldatu eta heroi bihurtu zuten gerora (2006an). Geroago komiki Guardians of the Galaxy izeneko taldeko kide egin zuten. Groot Marveli loturiko salgai eta produktu ugaritan agertu da, animazio telesail, jostailu eta txarteletan, esaterako. Bi filme arrakastatsutako pertsonaietako bat izateak badu zerikusirik horrekin.

Bere gaitasunei dagokienez, aipagarri dira egurra xurgatzea (elikagai moduan), suari erresistentzia, zuhaitzen gaineko kontrola eta adimen handia, bere izena besterik ahoska ez badezake ere.

Filmeetarako moldaketetan, Vin Dieselek eman zion ahotsa bai 2014ko Guardians of the Galaxy filmean baita 2017ko segidan ere, Guardians of the Galaxy vol. 2 filmean. Pertsonaia ordenagailu bidez animatua da, eta Krystian Godlewski da mugimenduak sortzeko erabilitako antzezlea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]