Groseko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox train2.png
Gros
RN 440-2061.JPG
RENFEren 440 Serieko tren elektrikoa Groseko geralekuan 1988an.
Kokapen mapa
Lineak
Geltokia <Linea> Geltokia
Ategorrietako geltokia
Donostiako Renfe AldiriakIparraldeko geltokia
Kokapena
Helbidea Egia galtzada, 1; 20001
Udalerria Donostia,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Kodea 11512
Gunea 1. gunea
Irekiera 1863ko urriaren 18a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Wifi inv.svg 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-1  Irun - Brinkola
d·bus 13  Altza
14  Bidebieta
27  Altza - Intxaurrondo - Antiguo - Gros
29  Intxaurrondo Sur
31  Intxaurrondo - Ospitaleak - Altza
33  Larratxo - Intxaurrondo - Antiguo - Berio
36  San Roque - Aldakonea
37  Rodil - Zorroaga
B6  Altza
B10  Zubiaurre - Bidebieta - Buenavista

Gros ADIFek Donostia udalerriko izen bereko auzoan duen lurgaineko tren geralekua da. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Donostiako Renfe Aldirien C-1 lineari dagokiola. 1863ko urriaren 18an inauguratu zen[1] eta Renfeko Aldirien sareko 1. tarifa-guneari dagokio.

Geralekuak bi alboko nasa eta bi trenbide ditu. Nasa aldaketa trenbideak azpitik gurutzatzen dituen eskailera eta tunela erabiliz, edo trenbideak gainetik gurutzatzen dituen eskailera eta arrapaladun pasabidea erabiliz egin daiteke.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia, itsas mailatik 7,37 metrora, Miserikordia kaleta eta Egia galtzadaren arteko elkargurutzaduran kokatzen da, eta hurrengo trenbideen parte da:

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuak sarbide bakarra du kaleko kotan, trenbideen behean kokatutako bestibulura. Goialdean bi alboko nasa daude, eskaileraz zein igogailuz hornituta.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Miserikordia kalea, 3

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, eta geralekua igogailuz hornituta egon, nasa eta trenaren arteko tartea ez da irisgarria, kota aldaketa dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1863ko urriaren 18an burdinbidea Lezora heldu zen, Norteko Konpainiak Madril eta Frantziako muga lotuko zituen trenbidearen Donostia eta Irun arteko tartea eraikitzearekin batera.

1941ean RENFE enpresa publikoa sortzearekin batera trenbidea eta geltokia bere esku gelditu ziren.

2005eko urtarrilaren 1.tik trenbidea eta geltokiaren jabea Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa publikoa da.

2017ko otsailaren 23tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geralekuan.[4]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekutik 50 metrora Donostiako Tranbia Konpainiaren Pinudi/Pinares M.16 eta Pinudi/Pinares izeneko autobus geralekuak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Spanish Railway » Blog Archive » Caminos de Hierro del Norte de España» www.spanishrailway.com . Noiz kontsultatua: 2018-05-30.
  2. (Gaztelaniaz) «Gros (Apd.)» euroferroviarios.net . Noiz kontsultatua: 2018-06-11.
  3. (Gaztelaniaz) Ararteko (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - Gros . Noiz kontsultatua: 2018-06-11.
  4. (Gaztelaniaz) «20 estaciones de Cercanías disponen ya de WiFi gratis - El Blog de Renfe» El Blog de Renfe 2017-02-23 . Noiz kontsultatua: 2018-06-11.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]