Grzegorz Lato
Grzegorz Lato | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Malbork, 1950eko apirilaren 8a (72 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | poloniera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Democratic Left Alliance (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Grzegorz Bolesław Lato (Malbork, Polonia, 1950eko apirilaren 8a - ) Poloniako futbol jokalari mitikoa izan zen. 1974ko Munduko Futbol Txapelketan hirugarren egin zuten ekitaldian Grzegorz Lato izan zen txapelketako goleatzaile nagusia 7 golekin.
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sonarik handiena selekzioarekin hartu zuen. 1971 eta 1984 artean 104 partida jokatu zituen eta 45 gol sartu zituen, tartean hiru munduko txapelketa, eta hauetatik bitan hirugarren postua eskuratu zuen Poloniak. Aurrez, 1972an, Poloniak irabazitako Joko Olinpikoetako futbol txapelketan ere aritu zen Lato.
Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klub mailan aldiz ez zuen nazioarteko sonarik izan. Poloniako Stal Mielec taldean egin zuen bere kirol bizitzaren gehiengoa. Bertan 295 partida jokatu zituen eta 117 gol sartu. Talde honekin bi aldiz irabazi zuen Poloniako Futbol Liga. Pelék New York Cosmos taldean jokatzeko gonbidatu zuen baina beraz uko egin zion aukera horri. 1980an Belgikako K.S.C. Lokeren taldera joan zen eta 1984an Mexikoko Atlante F.C.-ra. Atlanterekin CONCACAFen Txapeldunen Liga irabazi zuen 1983an. Bere azken futbolari urteak Kanadako Polonia Hamilton talde amateurrean egin zituen.
Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko Olinpikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapeldun (1): 1972
- Txapeldun orde (1): 1976
Munduko Futbol Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
CONCACAF Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapeldun (1): 1983
Poloniako Futbol Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapeldun (2): 1973, 1976
- Txapeldun orde (1): 1975
Poloniako Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Finalista (1): 1976
Politika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2001 eta 2005 artean Ezkerreko Aliantza Demokratikoa alderdiaren eskutik Poloniako senatore izan zen.
Gaur egun Poloniako Futbol Federazioko lehendakaria da.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grzegorz Lato ![]() |
- (Ingelesez) Planet World Cup
- 1950eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Pomeraniako voivoderriko jendea
- Poloniako futbolariak
- Poloniako politikariak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak futbolean
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak