Guadalupeko gotorlekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Guadalupeko gotorlekua
Guadalupeko gotorlekua.jpg
Guadalupeko gotorlekuaren ikuspegia kanpoaldetik.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Gipuzkoa
Herria Hondarribia
Helbidea Jaizkibel
Arkitektura
Garaia 1900

Guadalupeko gotorlekua Jaizkibelgo mendian 1900. urtean eraiki zen gotorlekua da, Hondarribian kokatua, Guadalupeko baselizatik hurbil. Oiartzungo Lubakiz Babesturiko Eremua delakoa osatzen zuten hiru gotorlekuetan handiena da (beste biak Txoritokietakoa eta San Markokoa dira), eta karlisten altxamenduei aurre egiteko eraiki ziren. Artilleriako pieza handiekin hornitu zuten. Gotorlekuak hiru atal ditu, erdikoa, eskuinekoa eta ezkerrekoa izenez ezagunak direnak. Erdiko atalak aurrealde bakarra du. Eskuinekoak eta ezkerrekoak hiru aurrealde eta bateria estali gabe bat dute.

1934. urtean kartzelatzat erabili zen, Arrasate eta inguruko matxinoak bertan preso izan baitzituzten. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Errepublikaren eskuetan izan zen, eta Irungo guduan protagonismo garrantzitsua izan zuen, bai errekete eta legionarioen kontra, bai Almirante Cervera eta España gerraontzien kontra. Irun eskuindar matxinoen eskuetan erortzear zela, zenbait eskuindar pertsonaia ezagun fusilatu zituzten bertan, adibidez, Joaquín Beuntza.

Gaur egunean Hondarribiko Udalarena da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]