Gualberto Villarroel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gualberto Villarroel


45. Boliviako presidentea

1943ko abenduaren 20a - 1946ko uztailaren 22a
Enrique Peñaranda - Néstor Guillén
Bizitza
JaiotzaVilla Rivero (en) Itzuli1908ko abenduaren 15a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaLa Paz1946ko uztailaren 21a (37 urte)
Hobiratze lekuaCochabamba Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra

Find a Grave: 214341217 Edit the value on Wikidata

Gualberto Villarroel López (Villa Rivero, Cochabamba, 1908ko abenduaren 15a - La Paz, 1946ko uztailaren 21a) boliviar militar eta politikaria izan zen. Boliviako presidentea izan zen 1943tik 1946ra. Erreformista bat izan zen, eta Juan Perónekin alderatu zuten, eta bere sinpatia faxistengatik eta bere heriotza bortitzagatik gogoratzen dute.

Ikastetxe Militarrean graduatu ondoren Chacoko Gerran esku hartu zuen. Boliviak gerran izandako porrotak erreformen beharraz konbentzitu zuen, eta David Tororen eta Germán Buschen erregimen militar sozialistak babestu zituen.

1943ko abenduaren 20an estatu-kolpe batean boterea hartu zuen ofizialen taldean parte hartu zuen eta de facto presidente izendatu zuten. Estatu Batuek gobernu berria Ardatzeko potentzien hurbilekotzat jo zuten eta ez zuten onartu.

Villarroel Boliviako indigenen alde egiten saiatu zen eta 1944an Indigenen Kongresua antolatu zuen La Pazen. 1945ean hauteskundeak deitu eta presidente konstituzional hautatu zuten. 1945ean konstituzio berria aldarrikatu zuen.

Oposizioaren errepresio bortitzak gobernuaren ospea hondatu zuen. Villarroelek armadaren babesa galdu zuen eta 1946an izandako matxinada batean hil zuten. Haren gorpua farola batetik zintzilikatu zuten.