Guanacaste mendikatea
| Guanacaste mendikatea | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Miravalles sumendia |
| Garaiera | 2.028 m |
| Mota | mendikatea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 10°44′54″N 85°09′10″W / 10.7483°N 85.1528°W |
| Mendikatea | Amerikar mendikatea |
Guanacaste mendikatea Costa Ricako ipar-mendebaldean kokatutako sumendiz osatutako mendi-sistema da. 70 km-ko luzera du ipar-mendebalde hego-ekialdeko norabidean, Guanacaste eta Alajuela probintziak bereiziz, La Hacha muinotik eta Orosí sumenditik, Nikaraguako mugatik gertu, Arenal sumendiaren sakonuneraino. Gailurrak 500 eta 1000 m bitartekoak dira. Mendikateko mendi gailenen artean, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera, sumendi hauek daude: Orosí (1.440 m), Rincón de la Vieja (1.895 m), Miravalles (2.028 m, gailurrik garaiena), Tenorio (1.916 m), Arenal (1.670 m) eta Chato (1.140 m).
Bere jatorria orogenikoa da. Costa Ricako mendikaterik zaharrenetakoa da, Zenozoikoko Tertziarioko Pleistozeno amaierara arte. Bi sekziotan banatuta dago: Guanacasteko sumendikatea eta Tilarango mendikatea edo meatze mendikatea. Mendikateak aktibitate bolkaniko handia du, bai primarioa, bai sekundarioa. Bere hegaletatik ibai garrantzitsuak jaiotzen dira, hala nola, Tempisque ibaia, herrialdearen bigarren arroa, Celeste ibaia eta Frío ibaia.
Biodibertsitate handiko baso trinkoek estaltzen dute, eta hainbat bizi-eremu ditu. Hori dela eta, mendikateko zenbait sektore parke nazionalen barruan babestuta daude, hala nola Guanacaste Kontserbazio Eremua eta Arenal sumendia parke nazionala. Garrantzi ekonomikoa du turismoagatik, energia elektrikoaren ekoizpenagatik, bai hidroelektrikoagatik (Arenal urtegiko presa), bai iturri alternatiboengatik (energia geotermikoa Miraballesen eta eolikoa Tilaranen), bai eta nekazaritza eta abeltzaintzako eta meatzaritzako aktibitaterengatik ere.
