Guaraniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Guarani hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guarani».
Guaraniera
Avañe'ẽ
Idioma guaraní.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua Argentina, Bolivia, Brasil, Paraguai, Txile
Hiztunak 7.000.000
Ofizialtasuna Bolivia eta Paraguai
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Tupian languages
Tupi–Guarani languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subject–verb–object, hizkuntza eranskari eta Active–stative language
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 gn
ISO 639-2 grn
ISO 639-3 grn
Ethnologue gug
Wikipedia gn

Guaraniera[1] (hizkuntza hartan, avañe'ẽ) Hego Amerikako hizkuntza bat da, guaranien berezkoa hain zuzen ere. Ofiziala da Paraguaiko herrialde osoan eta Argentinan Corrientesko probintzian. Bolivian eta Brasilen ere hitz egiten dute, modu gutxituan. 4-7 milioi hiztun inguru dago gaur egun.

Hiztun gehien-gehienak ez-amerindiarrak (mestizoak eta zuriak ) dituen mintzaira amerindiar bakarra da. Izan ere, Amerika osoko hizkuntza nagusiek (gaztelaniak eta ingelesak) bertakoa menderatu ez duten kasu bakarra da. Antonio Ruiz de Montoya jesuitak guaraniera horrela deskribatu zuen: "Hain dotorea da, non hizkuntza famatuenekin ere lehia dezakeeln"

Jopará izeneko kreolera hitz egiten dute hirietan nagusiki.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kristo aurreko 3.000. urte inguruan Tupí-guaraní hizkuntza hasi ziren sortzen. Mendeen joan-eorrian, tupiera eta guaraniera banatu ziren. Ez zuten aztarna idatzirik utzi.
  • 1583an Limako Kontzilioak baimendu zuen Katixima edo kristau-doktrinaren guaranierarako itzulpena. Fray Luis de Bolaños frantziskotarra izan zen horren arduraduna.
  • 1603an Asuncion hiriko ordenantzak itzuli zituzten gaztelaniatik, herritar guztiek uler zezaten.
  • 1605ean Jesusen Lagundiak "Paraguaiko probintzia jesuitikoa" sortu zuen, guaraniekin batera zientziak eta kultura landuz. Horren ondorioz, indigenen hizkuntza sustatu zuten, dialektoetatik eredu batua sortuz. Jose de Anchieta (1534-1597) Tupierazko gramatika liburua eta hiztegia idatzi zuen. Antonio Ruiz de Montoya (1584-1651) jesuitak "Tesoro de la lengua guaraní" (guaraniera-gaztelaniaren hiztegia), "Arte y Vocabulario de la lengua guaraní" (gramatika liburua eta hiztegia) eta "Catecismo de la lengua guaraní" liburuak egin zituen.
  • Jose Gaspar Rodríguez de Francia (1776-1840) Paraguaiko presidentea izan zenak "Tetã Purahéi" ("Aberriaren Abestia") baimendu zuen, herrialdeko lehenengo ereserkia. Anastacio Rolón-ek idatzi zuen, guaranieraz.
  • 1867an idazteko modua batzeko kongresua antolatu zuten.
  • León Cadogan (1899-1973) ikerlariak "Ayvu Rapyta" izeneko olerki bilduma jaso zuen. 19 atal ditu eta Munduko sorreraz, jaungoikoaz, hizkuntzaz, medikuntzaz eta beste gai batzuetaz hitz egiten du.
  • 1950 inguruan Antonio Guasch apaizak ikerketa lan handia egin zuen, "El idioma guaraní" eta "Diccionario castellano-guaraní y guaraní-castellano" liburuak utziz.
  • 1992an Paraguaiko hizkuntza ofizial izendatu zuten, Alfredo Stroessneren diktadura amaitu ondoren.
  • 2004an hizkuntza ofizial aldarrikatu zuten Corrientesko probintzian (Argentina).
  • 2006ko urtarrilean Mercosur erakundeko hizkuntza ofiziala izateko eskatzen duen kanpaina hasi zuten.
  • 2007an Félix de Guarania poeta "doctor honoris causa" izendatu zuen Asunción-eko Unibertsitateak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.