Guess Who's Coming to Dinner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Guess Who's Coming to Dinner
Hepburn tracy guess whos coming to dinner.jpg
Filma
Jatorrizko izena Guess Who's Coming to Dinner
Urtea 1967
Generoa komedia dramatikoa
komedia erromantikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 108 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) San Frantzisko
Narratibaren kokalekua San Frantzisko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Stanley Kramer
Gidoigilea(k) William Rose
Antzezlea(k)
Katharine Hepburn
Spencer Tracy
Sidney Poitier
Katharine Houghton
Beah Richards
Cecil Kellaway
Isabel Sanford
Roy Glenn
Virginia Christine








Ekoizpena
Ekoizlea Stanley Kramer
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa Robert C. Jones
Ekoizpen-diseinatzailea Robert Clatworthy
Bestelako lanak
Musikagilea Frank De Vol
Argazki-zuzendaria Sam Leavitt
Sariak
Kanpo loturak

Guess Who's Coming to Dinner (euskaraz: Asma ezazu nor datorren afaltzera) 1967ko Stanley Kramer estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Spencer Tracy, Sidney Poitier, Katharine Hepburn, Katharine Houghton, Beah Richards eta Roy E. Glenn aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Oscar Sarietarako hamar izendapen jaso zituen, azkenean bi irabazi zituelarik: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Katharine Hepburn) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria. Gizonezko eta Emakumezko aktore onenaren BAFTA sariak ere irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia oneko neska gazte bat (Katharine Houghton) bere jaiotetxera itzuli berri da, guraso adinduei (Spencer Tracy eta Katharine Hepburn) bere mutilaguna aurkezten dielarik, ezkontzeko asmoa duen arraza beltzeko medikua (Sidney Poitier). Nahiz eta neskaren gurasoak pentsamolde ireki eta aurrerakoia izan nahastuta sentitzen dira, bereziki aita, halako ezkontza batek alabari arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste baitu.

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko estatubatuar gizartearen kritika satirikoa da, filmaren gaia arrazismoa delarik. Hollywooden arraza ezberdinetako bikote bat protagonista izan zen lehendabizietakoa izan zen. Bestalde, filma honetan nahiz benetazko bizitzan bikote ziren Spencer Tracy eta Katharine Hepburn aktoreek elkarrekin lan egiten zuten azkeneko aldia izan zen, filma estreinatu eta 17 egunetara Spencer Tracy hil egin baitzen. Gainera bien alabaren papera antzezten duen Katharine Houghton aktorea, benetazko bizitzan Katharine Hepburn hiloba zen.

Filma Kaliforniako San Fratzisko hirian filmatu zen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guess Who's Coming to Dinner