Guisandoko Zezenen Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idazkun garaikide batek gertaerak gogorarazten ditu.
Ostatuaren aztarnak.

Ituna, Zina edo Guisandoko Zezenen Gogaidetasuna historiografiak erabili izan dituen izenak dira 1468ko irailean Guisandoko mendixkan, Ávila probintziako egungo El Tiemblo herrian, bertako benta batean egin zen bilkura eta ituna izendatzeko. Bilera horretan Henrike IV.a Gaztelakoa eta bere arrebaordea, gero Elisabet I.a Gaztelakoa izango zenaren arteko ituna lortu zen. Zin horren bidez Elisabet Asturiasko Printzesa izendatzen zen eta, horren ondorioz, Gaztelako Koroaren oinordekotzat onartua izan zen. [1]

Zalantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena dela, historialari batzuek gertaera hau zalantzan jartzen dute, eta erreginaren legitimitatea babesteko eta zuritzeko geroago asmatutako gertaera bezala azaltzen dute. Ez da inongo dokumenturik gordetzen. Horren arabera Henrike IV.a Gaztelakoak ez zuen oinordekotza hori onartu. [2]

Tokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku horretan benta bat zegoen. Haren aztarnak gordetzen dira nahiz eta XVII. mendean suntsitua izan. Bertatik, 1273tik, Errege Abelbidea igarotzen zen.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1464tik aurrera Gaztelako Ondorengotzaren Gerra izango zenaren lehenengo gatazkak gertatu ziren. Prozesuan noble batzuk Henrike IV.a Gaztelakoaren eta haren begiko zen Beltrán de la Cuevaren aurkako jarri ziren. Matxinatuek 1465an Ávilako Iruzurra izenarekin ezagutu den zeremonia antolatu zuten; ekintza hartan, sinbolikoki, Henrike boteretik kendu zuten eta, haren ordez, anaiordea zen Alfontso Gaztelakoa errege bezala izendatu zuten. Alfontso 1468an hil zen eta horrek Elisabet arrebaordea matxinatuen aukera bihurtu zuen. Izan ere, Elisabetek beste bide bat aukeratu zuen boterea eskuratzeko, Henrikerekin negoziatzea, alegia. Negoziazio horien bitartekaria Antonio de Véneris izan zen, Aita santuaren Nuntzioa Hernike IV.aren gortean. Lehenengo entzuerak Castronuevon egin ziren eta han gerrarekin bukatzeko itun bat lortu zen. Ondoren, itun hori Guisandoko Zezenen Itunarekin formalizatu zen. Itunarekin erresuma osoak erregearen obedientzia onartu zuen eta, horren truke, Elisabetek ondare handia eta Asturiasko Printzesaren titulua lortu zituen; modu batez, Itunak Henrikeren alabari tronuaren eskubideak kentzen zizkion. Baina, bestetik, printzesaren ezkonza aurretik erregeak onartu behar zuen. Elisabetek ez zuen azken puntu hau bete eta ezkutuan, 1469an, Valladoliden, Aragoiko Koroaren oinordekoa zen Errando II.a Aragoikoarekin ezkondu zen. Ondorioz, Henrikek ituna puskatutzat jo zuen eta, 1470eko azaroaren 25ean, Val de Lozoyaren Zeremonian, bere alaba Joanaren eskubideak erregina izateko berriro ere onartu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]