Gulzarilal Nanda
| Gulzarilal Nanda | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1966ko urtarrilaren 11 - 1966ko urtarrilaren 24a ← Lal Bahadur Shastri - Indira Gandhi →
1964ko maiatzaren 27a - 1964ko ekainaren 9a ← Jawaharlal Nehru - Lal Bahadur Shastri →
1964ko maiatzaren 27a - 1964ko ekainaren 9a ← Jawaharlal Nehru - Lal Bahadur Shastri →
1963ko abuztuaren 29a - 1966ko azaroaren 14a ← Lal Bahadur Shastri - Yashwantrao Chavan (en)
| |||||||||||
| Bizitza | |||||||||||
| Jaiotza | Sialkot (en) | ||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Heriotza | New Delhi, 1998ko urtarrilaren 15a (99 urte) | ||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||
| Heziketa | University of Allahabad (en) | ||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||
| Jarduerak | politikaria, ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||||||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||
| Erlijioa | hinduismoa | ||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||
Gulzarilal Nanda (Sialkot, Britainiar Raj, 1898ko uztailaren 4a – Ahmedabad, 1998ko urtarrilaren 15a) indiar politikari eta ekonomialaria izan zen. Indiako behin-behineko lehen ministro izan zen hamahiru eguneko bi alditan. Lehena 1964an, Jawaharlal Nehru hil ondoren, eta bigarrena 1966an, Lal Bahadur Shastri hil ondoren.
Nanda familia hindu batean jaio zen, Punjaben (Britainiar Raj). Indiako partizioa ondoren, bere jaioterria Pakistanen barruan geratu zen. Nanda Lahore, Amritsar, Agra eta Allahabaden hezi zen.
1920tik 1921era Allahabadeko Unibertsitatean lan arloko ikertzaile aritu zen eta 1921ean Ekonomia irakasle izendatu zuten Bombayko National Collegen. Urte horretan Mahatma Gandhi ezagutu zuen eta britainiarren aurkako Lankidetza Ezaren Mugimenduarekin bat egin zuen. 1922an Ahmedabadeko ehungintzako langileen sindikatuko idazkari izendatu zuten eta bertan lan egin zuen 1946ra arte. 1932an espetxeratu egin zuten Satyagraha mugimenduan parte hartzeagatik, eta kartzelan egon zen 1942tik 1944ra.
Lakshmirekin ezkondu zen eta bi seme eta alaba bat izan zituzten.
1957ko hauteskundeetan, Lok Sabhako kide hautatu zuten, eta Lan, Enplegu eta Plangintza ministro izendatu zuten, eta, geroago, Plangintza Batzordeko presidenteorde. 1959an Alemania Federala, Jugoslavia eta Austria bisitatu zituen.
1962an berriz hautatu zuten, eta 1962an ekin zion Ekintza Sozialistarako Foroari. Lan eta Enplegu ministro izan zen 1962tik 1963ra, eta Barne Arazoetako ministro 1963tik 1966ra.
1967an eta 1971n Lok Sabhako kide hautatu zuten berriro.
Barne Arazoetako ministro kargua zuenez, Nanda behin-behineko lehen ministro izan zen 1964an, Nehru hil ondoren, eta 1966an, Shastri hil ondoren.[1]
"Bharat Ratna" kondekorazioa jaso zuen 1997an, eta 1998ko urtarrilean hil zen, ehun urte bete baino sei hilabete lehenago.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gulzarilal Nanda Biography – Gulzarilal Nanda Profile, Childhood, Life, Timeline» Iloveindia.com 1998-1-15 (kontsulta data: 2015-11-19).
- ↑ «DEATHS» The Washington Post 1898-1-18 (kontsulta data: 2025-11-19).