Gunta Stölzl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gunta Stölzl
Stolzl bauhaus ausweis.jpg
Bizitza
Jaiotza Munich1897ko martxoaren 5a
Herrialdea  Alemania
 Suitza
Heriotza Zürich1983ko apirilaren 22a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Königliche Kunstgewerbeschule München
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak diseinatzailea, margolaria, idazlea eta ehungintzako artista

Gunta Stölzl (Munich, Alemania, 1897ko martxoaren 5a – Zurich, Suitza, 1983ko apirilaren 22a) ehun diseinatzailea eta ehungilea izan zen. Bauhausen ikasi eta irakatsi zuen, non emakumezko irakasle gutxi zeuden, baina bera horietako bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munichen Arte Dekoratiboen eskolan ikasi zuen 1914-1916 bitartean, bere ikasketak utzi zituen erizain modura lan egiteko Gurutze Gorrian lehen mundu gerran. Behin gerra amaituta, 1919an Bauhausen aurretiazko kurtsoa egin zuen Weimaren Johannes Ittenen ardurapean, 1920an ikasle moduan sartu zen ehun-lantegian, non Johannes Itten eta Paul Klee izan zituen irakasle. Hamabi urte egon zen instituzio honetan, sei ikasle moduan eta beste sei irakaskuntzara. Zürichen Ittenekin batera ehungintza tailerrak antolatu zituen Ontosen. Bauhaus Dessaura aldatu zen 1925an, eta Stölz irakasle ofizial bihurtu zen ehungintzan, honen zuzendari bihurtu zen 1927an lau urte jarraian. Nazien jarraitzaileen jazarpena jaso zuen Bauhaus barruan, hau bere ezkontzagatik izan zen, Arkitekto judutar batekin ezkondu baitzen 1931an, aldi honetan Mies Van der Rohe zen zuzendaria eta bere dimisioa eskatu zuen.

Stölzl Zuricha itzuli zen eta bere enpresa propioa sortu zuen, ehun manualena, non Bauhausen antzinako ikasleekin elkartu zen, adbz: Gertrud Preiswerk eta Heinrich Otto Hürlimann, “S P H ehunak” fundatu zuen 1931an eta 1933an itxi zuten. Urte berberan “ S H ehunak” enpresa berria sortu zuten eta 1938an kideak banandu ziren (Gunta Stölzl - Hürlimann) beraz, “ Ehungintza manuala Flora” deitzera pasatu zen, Zürichen zegoen, konkretuki “Florastrasse muniquesa” izeneko auzoan, tailer horretan egon zen Gunta 1967arte, denbora horretan ehungintzan jarraitu zuen, bere piezak internazionalki saritu ziren.

Gunta Stölzl oso aktibo izan zen; Swiss Werkbunden kide izan zen. Beste elkarte batzuetan ere zegoen, adibidez; Emakume margolari-eskultore-ehule suitzarren elkarteetan.

Parisen egin zen Nazioarteko erakusketaren diploma jaso zuen. Alemaniako museo nazionalan egin zuen lan eta arkitektu askorekin kolaboratu zuen,adibidez Hans Fischli. Bere lanak museo askotan aurki ditzakegu; MoMA (New York), Victoria and Albert (Londres), eta abar.

Stölzlen obrari dagokionez ezaugarri batzuk daude, begi-bistan daude Bauhausen balore estetikoak jarraitzen zituela eta honen printzipioak jarraitzen zituela, alde batetik materialen esperimentazio jarraitua ( gogortasun gehiago/kolore/ gastu gutxiago…), seriean hobeto/gehiago produzitzeko ikerketa eta artisten obrak industrian ondo ahokatzeko egiten zituzten ahaleginak. Bestealde; Geometria oso nabaria da bere lanetan.

Gunta Stölzen istorioak kutsu matxista dauka: Eskola zabaltzean Walter Gropiusek ikusi zuen nola sarrera asko emakumek eskatu zituzten, bere ustez emakumeak oso errepresentatuak zeuden jada, beraz, ikasleak hautatzean emakumeak izatekotan hautatze prozesua zorrotzagoa izatea erabaki zuen. Sei tailer mota zeuden eta emakumeak soilik ehungintza tailerrera bideratzen zituzten haiek hori hautatu ala ez, ehungintza “emakumeen gauza” baitzen, tailer honetan Annie Albers ezagutu zuen, berak, beiragintzan eskatu zuen plaza baina bere eskakizunaren kontra ehungintzan sartu zuten.

Erreferentziak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]