Gure Herria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gure Herria
Mota Baionako kultura
Lehen zenbakia 1921
Azken zenbakia 1976
Banatze lurraldea Ipar Euskal Herria
Argitaratze hiria Baiona
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna Hilabetekaria (1921)-(1926)

Bihilabetekaria (1927)-(1976)

Argitaratzea Gure Herria Elkartea
Erredaktore nabarmenak Laurent Apesteguy, Jean Barbier, Edmond Blazy, Louis Dassance, Dibildos kalonjea, Christoph Dufau, Jean Elizalde, Georges Hérelle, Pierre Iturbide,Francis Jammes, Piarres Lafitte Pierre Lhande, Albert Léon, Jules Moulier, Jean Saint-Pierre, Emmanuel Souberbielle, Francis Jammes, Julien Vinson
hdl.handle.net/10357/2316

Gure Herria 1921eko urtarrilean Baionan zenbait apaiz abertzalek eta Eskualduna egunkariaren kazetari gazte batzuk sortutako aldizkaria da.

Gure Herria aldizkariak euskal gaiei eta, batez ere, literaturari buruzko artikuluak argitaratu zituen. 1924an bere zuzendaritza-batzordea Laurent Apesteguy, Jean Barbier, Edmond Blazy, Louis Dassance, Christoph Dufau, Jean Elizalde, Jules Moulier, Jean Saint-Pierre eta Emmanuel Souberbielle zituen kideak. Jules Moulierrek, lehenengo urteetan, lanaren zati handi bat egin zuen.

1921 eta 1926 artean, Gure Herria hilabetero eta 1927tik aurrera bi hilabetero argitaratu zuten. Euskal gaiez gain, edukian zenbait literatura lan edo antzezlan ere zituen eta, bukaeran, musika-eranskina.

1939an, Espainiako Gerra Zibila zela eta, eten arren, 1950etik aurrera berriro martxan jarri zuten Jean Saint-Pierreren ahaleginei esker. Lankideen artean Pierre Lhande, Francis Jammes, Julien Vinson, Dibildos kalonjea, Georges Hérelle, Albert Léon, Georges Lakonbe, Piarres Lafitte eta Pierre Iturbide zeuden.

Hurrengo urteetan ere, kalitatezko lankideek ere parte hartu zuten: Jean Barbier, Oxobi, Larreko, Louis Dassance, Maddi Ariztia, Etxahun, Piarres Lartzabal, Minaberri, Telesforo Monzón, Salaberri, eta abar.

Gure Herriaren azken alea 1976an argitaratu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1], "Sancho el Sabio" fundazioak digitalizatutako aleak.