Gure Izarra
Itxura
Gure Izarra D-6 | |
---|---|
![]() | |
Ontziola: | Constructora Guipuzcoana (Pasaia) |
Mota: | Lurrunontzi |
Uretaratze data: | 1935 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea (1937) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 65 t. tona |
Luzera: | 19,37 m |
Zabalera: | 4,99 m |
Sakonera: | 2,44 m |
Abiadura: | 10 korapilo |
Eskifaia: | 8-9 marinel |
Gure Izarra lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen Amadeo Gil Cosme Herrero donostiarrarena. Gure Artizarraren bikia izan zen. Pasaian Constructora Guipuzcoanak eraikia, Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937/1/16) eta D-6 izena jarri (1937/5/12). Lezo Urreztietarekin arma trafikoan aritu zen. La Pallicen (1937/8/9) babestu, eta ondoren Les Sables-d'Olonnera joan zen gerra amaitu arte. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).