Gure Zirkua


Gure Zirkua Euskal Herrian sorturiko zirku ibiltaria da, bertako langile eta artistek egiten dutena eta euskalduna.[1] Iker Galartza eta Joseba Usabiaga dira lantaldearen aurpegi ezagunak eta aurkezle lanak egiten dituztenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017 urtean Luxenburgon karpa bat erosi[2] eta entsaioetan hasi ziren. Atzerrian ari diren hainbat artista euskaldun animatu ziren proiektuan parte hartzera. 2017ko udazkenean Tolosan emanaldi batzuk egin zituzten[3] eta arrakasta ikusita serio hartu eta 2018ko udarako Euskal Herrian zehar bira egitera animatu ziren. Bira honetako lehenengo geldialdia Amezketan izan zuten ekainaren 28an[3] eta hurrengo hilabetetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat herritan ibili ziren.[4] Herri bakoitzean lauzpabost egun egin zituzten
1. denboraldia (2018)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko udan zehar, ondorengo hamabi herri hauetan izan ziren
- Amezketa (Gipuzkoa)
- Aia (Gipuzkoa)
- Zumaia (Gipuzkoa)
- Ordizia (Gipuzkoa)
- Ondarroa (Bizkaia)
- Gorliz (Bizkaia)
- Zarautz (Gipuzkoa)
- Urretxu (Gipuzkoa)
- Eskoriatza (Gipuzkoa)
- Urdiain (Nafarroa)
- Elgeta (Gipuzkoa)
- Donostia (Gipuzkoa)
2. denboraldia (2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko maiatzean hasita, ondorengo herri eta hiri hauetan izan ziren:
- Oiartzun (Gipuzkoa)
- Berriz (Bizkaia)
- Gasteiz (Araba)
- Mungia (Bizkaia)
- Hernani (Gipuzkoa)
- Bakio (Bizkaia)
- Orio (Gipuzkoa)
- Azpeitia (Gipuzkoa)
- Kanbo (Lapurdi). (100. emanaldia ospatu zuten)
- Elizondo (Nafarroa)
- Leitza (Nafarroa)
- Arama (Gipuzkoa)
- Tolosa (Gipuzkoa) (Gabonetako emanaldi bereziak)
3. denboraldia (2020)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko udan hasita, ondorengo herri eta hiri hauetan izan ziren, nahiz eta COVID 19aren pandemiagatik, emanaldi kopurua askoz murritzagoa izan
4. denboraldia (2021)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errenteria (Gipuzkoa)
- Muxika (Bizkaia)
- Dima (Bizkaia)
- Bakio (Bizkaia)
- Orio (Gipuzkoa)
- Antsoain (Nafarroa)
- Beasain (Gipuzkoa)
- Tolosa (Gipuzkoa) (Gabonetako emanaldi bereziak)
5. denboraldia (2022)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Durango (Bizkaia)
- Amurrio (Araba)
- Lezama (Bizkaia)
- Ispaster (Bizkaia)
- Orio (Gipuzkoa)
- Hondarribia (Gipuzkoa)
- Bera (Nafarroa)
- Antsoain (Nafarroa)
- Tolosa (Gipuzkoa) (Gabonetako emanaldi bereziak)
6. denboraldia (2023)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maule-Lextarre (Zuberoa)
- Andoain (Gipuzkoa)
- Lazkao (Gipuzkoa)
- Markina-Xemein (Bizkaia)
- Portugalete (Bizkaia)
- Elorrio (Bizkaia)
- Orio (Gipuzkoa)
- Arbizu (Nafarroa)
- Tafalla (Nafarroa)
- Aretxabaleta (Gipuzkoa)
- Usurbil (Gipuzkoa)
- Tolosa (Gipuzkoa). Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra (Gabonetako emanaldi bereziak)
7. denboraldia (2024)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Etxabarri Ibiña (Araba). Maiatzaren 10etik 25era.
- Arrigorriaga (Bizkaia). Maiatzaren 31tik ekainaren 8ra
- Azpeitia (Gipuzkoa). Ekainaren 14tik 29ra
- Lekeitio (Bizkaia). Uztailaren 6tik 27ra
- Orio (Gipuzkoa). Abuztuaren 3tik 23ra
- Lesaka (Nafarroa). Abuztuaren 30etik irailaren 14ra
- Hondarribia (Gipuzkoa). Irailaren 20tik urriaren 5era
- Idiazabal (Gipuzkoa). Urriaren 15etik azaroaren 2ra.
- Burlata-Atarrabia (Nafarroa). Azaroaren 8tik 30era.
- Tolosa (Gipuzkoa). Abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra (Gabonetako emanaldi bereziak).
8. denboraldia (2025)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Getxo (Bizkaia). Maiatzaren 4tik 17ra.
- Amorebieta-Etxano (Bizkaia). Maiatzaren 23tik ekainaren 14ra
- Eibar, Arrate (Gipuzkoa). Ekainaren 20tik uztailaren 5era
- Lekeitio (Bizkaia). Uztailaren 11tik 26ra
- Orio (Gipuzkoa). Abuztuaren 1etik 23ra
- Doneztebe (Nafarroa). Irailaren 6tik 20ra
- Uharte (Nafarroa). Irailaren 26tik urriaren 18ra
- Agurain (Araba). Urriaren 24tik azaroaren 8ra
- Usurbil, Urbil (Gipuzkoa). Azaroaren 14tik abenduaren 29ra
Lantaldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako hauek dira Gure Zirkuko artistak:[1]
- Joseba Usabiaga: Don Martin aurkezlea
- Iker Galartza: Poxpolo pailazoa
- Ortzi Acosta: akrobata
- Agurtzane Telleria: akrobata
- Asier Kidam: magoa
- Imanol Ituiño: magoa
- Ekain Ibarguren: malabarista eta pailazoa
- Ane Miren: kontorsionista
- Iraitz Lizarraga: aireko akrobata
- Ibon Mendibil: musikaria
- Unai Zabaleta: musikaria
- Sua Enparantza: trapezista
- Lur Aranburu: bihurrikaria
- Lander Bruiones: aireko akrobata
- Elene Galartza: trapezista
- Abene Lopez: krispeta saltzailea
- Beñat Maiz: lurreko akrobata
- Iñaki Galartza:
- Nora Galartza:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Gure Zirkuaren bira ibiltaria: lehen geltokia» https://ataria.eus (kontsulta data: 2018-10-07).
- ↑ «Koldo Arakistain: “Jendeak zirkuarekiko dituen aurreiritziak aldatzen ari dira”» urolakosta.hitza.eus (kontsulta data: 2018-10-07).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b «Gure Zirkuak Amezketan egingo du birako lehen geldialdia» https://ataria.eus (kontsulta data: 2018-10-07).
- ↑ «'Gure zirkua', Debagoienean» https://goiena.eus (kontsulta data: 2018-10-07).