Ghuridarren dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guridar Inperioa» orritik birbideratua)
Ghuridarren Sultanerria
سلسله غوریان
879 baino lehen – 1215
Oinordetzako monarkia
Ghuridarren Inperioaren hedadudarrik handiena
Geografia
HiriburuaFirozkoh
Herat
Ghazni (1170s–1215)
Kultura
Hizkuntza(k)persiera (gortekoa)
Erlijioa1011 baino lehen:
Budismo
1011 eta gero:
Islam suni[1]
Historia
Aurrekoak
Ghaznavidak
Seljuktar Inperioa
Gurjara-Pratihara
Ondorengoak
Delhiko Sultanerria
khwarezmdar dinastia

Ghuridarren dinastia (persieraz: سلسله غوریان‎; bere buruari شنسبانی, Shansabānī deitua) Ghor eskualdeko iraniar jatorriko dinastia bat izan zen, bere jatorri etniko zehatza ezagutzen ez dena. 1011n Mahmud Ghaznikoa sultan ghaznavidak eskuadea konkistatu zuenean, budismotik islamera bihurtu ziren. 1186an dinastiak Inperio Ghaznavida bota zuen, Muhammad Ghorrekoa sultanak ghaznaviden azken hiriburua zen Lahore konkistatu zuenean. 1149tik 1212ra gobernatu zuten.

Bere urrezko aroan, Ghuridarren Inperioa mendebaldetik Khorasan, iparraldeko India zeharkatuz eta ekialdetik Bengalara iritsi arte zabaldu zen. Bere lehen hiriburua Firozkoh izan zen Mandeshen, beranduago Heratek, eta, azkenik, Ghaznik ordezkatu zuena. Ghuridarrek persiar ondare eta kultura babestu zituzten.[2]

Abu Alik (1011-1035) Ghorren meskitak eta madrasak eraiki zituen lehen errege musulmana izan zen.

Ghuridarrei, Khorasanen eta Persian, khwarezmdar dinastia ordezkatu zitzaien, eta, Indiako iparraldean, Delhiko Sultanerriko mamelukoak.

Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaria Agintaldia
Amir Suri IX. mendea
Muhammad ibn Suri 1007 - 1011
Abu Ali ibn Muhammad 1011 - 1035
Abbas ibn Shith 1035 - 1060
Muhammad ibn Abbas 1060 - 1080
Qutb al-din Hasan 1080 - 1100
Izz al-Din Husayn 1100 - 1146
Sayf al-Din Suri 1146 - 1149
Baha al-Din Sam I 1149
Ala al-Din Husayn 1149 - 1161
Sayf al-Din Muhammad 1161 - 1163
Ghiyath al-Din Muhammad 1163 - 1203
Muizz al-Din Muhammad 1172 - 1203
1203 - 1206
Ghiyath al-Din Mahmud 1206 - 1212
Baha al-Din Sam III.a 1212 - 1213
Ala al-Din Atsiz 1213 - 1214
Ala al-Din Ali 1214 - 1215

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Ghurids, K.A. Nizami, History of Civilizations of Central Asia, Vol.4, Part 1, ed. M.S. Asimov and C.E. Bosworth, (Motilal Banarsidass Publishers, 1999), 178.
  2. Finbarr Barry Flood, Objects of Translation: Material Culture and Medieval "Hindu-Muslim" Encounter, (Princeton University Press, 2009), 13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]