Gurpil gaineko irristaketa artistiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gurpil gaineko irristaketa artistikoa gurpildun patinekin eta musika bati jarraituta egiten den kirola da.

Diziplinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo: Gurpil gaineko irristaketako diziplinak.

Banakako askea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irristaketa askeko lehiaketetan bi koreografia aurkeztu behar dira: bata “motza”, %25-a kontatzen duena azkeneko puntuazioan, eta bestea “librea”, %75-a kontatzen duena. Koreografia “motzean” sei elementu egin behar dira derrigorrez, jauziak, biraketak eta oinekin mugimenduak. Elementu hauetako bakoitza egiteko aukera bakarra dago koreografian. Dantza “librean”, ez dago arautua zein den egin ahal den elementuen gehienezkoa, betiere errepikatzen ez direnean. Beti egon behar dira zenbait jauzi edo biraketa; hauek sinpleak izan daitezke, jauzi bat bakarrik egiten bada, eta biraketen kasuan, hanka bakar batekin eta posizio berberarekin egiten bada. Konbinatuak ere izan daitezke, jauzietan jauzi bat baino gehiago jarraituak egiten badira, eta biraketetan hankaz aldatzen bada, edo posizioz. Beharrezkoa da baita ere bi urrats sekuentzia egitea. Koreografiak bi nota jasotzen ditu, bata teknikoa, elementuen zailtasuna eta barietatea kontuan hartzen dituena, eta bestea artistikoa da, elementuen egite harmonikoa, musikaren interpretazioaren karakterean islatuta kontuan hartzen duena.

Bikoteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikoteek bi dantza egiten dituzte, “motza” (azkeneko puntuazioaren %25-a dena) eta “luzea” (azkeneko puntuazioaren %75-a dena). Dantza “motzerako” beharrezko elementuak hauek dira: heriotzaren espirala, jauzi itzala (bi patinatzaileek jauzi berdina egiten dute bata bestearen ondoan), itzalaren biraketa, kontaktuzko biraketa, bi altxatze ezberdin, jauzi jaurti bat eta oinekin mugimenduak. Dantza “luzean” ezin dira hiru altxatze baino gehiago egin. Bi heriotzaren espiral egin behar dira, oinekin mugimenduak eta arabeskoen sekuentzia bat. Beste elementu guztiak aukera librekoak dira. Bikoteko koreografiek puntuazioa meritu teknikoaren eta inpresio artistikoaren arabera lortzen dute.

Bikoteko dantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikotetako dantza lehiaketetan bi koreografia egin behar dira, bata “originala” zeinetan patinatzaileek nahi dituzten pausuak aukeratzen dituzten eta dantza librea den. Koreografia “beharrezko” eta “originalentzat” musika tradizionalak erabiltzen dira, areto-dantzak, vals, foxtrot, tango, paso doble, martxa, etb. Lehiaketaren zati honetan, oso garrantzitsua da pausuak ongi egitea eta musikak eramaten duen erritmo berdinean. Dantza askeko musikak erritmo oso ongi definitua izan behar du. Koreografietan irristaketa librearen mugimenduak onartzen dira, baina mugapen batzuk ditu: adibidez ezin da bira bat baino gehiagoko jauzirik egin, eta debekatua dago sorbaldetako altuera baino gehiagoko jauziak egitea. Dantza originalean eta askean, puntuazioa meritu teknikoaren eta inpresio teknikoaren arabera jartzen dira, puntuazio totala aurreko bi puntuazioen batuketatik ateratzen da.

Banakako dantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza modalitatean bakarrik ere bakarrik lehiatu daiteke. Gizonak eta emakumeak batera lehiatzen dira dantza bakarrean, senior kategorian izan ezik. Bi koreografia beharrezko egin behar dira eta bat librea. Beharrezkoak bikoteetako dantzak bezalakoak dira, baina bakarrik egiten baduzu, gizonek edo emakumeek nesken pausuak egin behar dituzte.

Doitasuneko irristaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doitasuneko irristaketan taldeak 12 eta 24 pertsona artekoak izaten dira eta formazioan patinatzen dute. Kategoria honetan ez dira onartzen bira bat baino gehiagoko biraketarik, ezta jauzirik ere. Bi puntuazio ematen dira: lehenengoa koreografiaren konposizioaren arabera, eta bigarrena dantzaren presentazioaren arabera. Puntuazio altu bat lortzeko koreografiaren originaltasuna, formazioen zailtasuna eta patinatzaileen sinkronizazioa hauek egitean hartzen da kontuan. Lau maniobra nahitaezko daude, koreografian behin gutxienez egin behar direnak:

  • Biribila
  • Ikoroski forma
  • Blokea (lau lerrotik sei lerrotara egina)
  • Ebakidurak.

Show-eko irristaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru lehiaketa mota daude show-eko irristaketan, bat talde handietarako ( 16-30 pertsona artean) beste bat talde txikietarako (6-12) pertsona artean eta azkenekoa, laukotea. Doitasuneko mugimenduak onartuta daude, baina muga batekin. Ezin dira bikoteko irristaketaren elementurik egin. Koreografiaren edukien zailtasuna, programaren diseinua eta taldearen teknika hartzen dira kontuan alde batetik, eta bestetik, presentazioa, adierazkortasuna, interpretazioa eta jantzi eta makillajea, musikaren gaia adierazteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]