Gurutze-bide
Itxura

Gurutze-bidea (latinez via crucis) tradizio katolikoan ohiko debozio eta otoitz ohitura da. Jesus Nazaretekoak haren gurutziltzaketa baino lehen egindako ibilbidea irudikatzen du. 14 geltoki edo etapa ditu.
Sarritan mendietan egoten dira horrelako bideak, tontorreraino edo baseliza bateraino iristen direnak.
Geltokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jesus heriotzera kondenatzen dute (San Mateo 27:26. San Marko 15:15. San Lukas 23:24-25. San Joan 19:16.)
- Jesusek gurutzea zamatzen du. (San Mateo 27:31. San Marko 15:20. San Joan 19:17)
- Jesus lehendabiziko aldiz erortzen da.
- Jesusek haren ama Maria topatzen du. (San Joan 19:25-27)
- Zireneko Simonek gurutzea eramaten laguntzen dio. (San Mateo 27:32. San Marko 15:21. San Lukas 23:26)
- Veronikak aurpegia garbitzen dio Jesusi.
- Jesus bigarren aldiz erortzen da.
- Jesusek Jerusalemgo emakumeak kontsolatzen ditu. (San Lukas 23:27-31)
- Jesus hirugarren aldiz erortzen da..
- Jesusi jantziak kentzen dizkiote. (San Mateo 27:35. San Marko 15:24. San Lukas 23:34. San Joan 19:23-24)
- Jesus gurutzean iltzatzen dute. (San Mateo 27:35. San Marko 15:24. San Lukas 23:33. San Joan 19:18)
- Jesus gurutzean hiltzen da. (San Mateo 27:50. San Marko 15:37. San Lukas 23:46. San Joan 19:30)
- Jesus gurutzetik jaitsi eta amaren besoetan uzten dute. (San Joan 19:38-40)
- Jesus hilobiratzen dute. (San Mateo 27:59-60. San Marko 15:46. San Lukas 23:53-54. San Joan 19:41-42)
Argazki-galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Palentziako probintziako eliza batean 14 geltokiak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez)(Italieraz)(Portugesez)(Alemanez)La via crucis (Vatikanoko webgunean).
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |